Gerra hasi zeneko gorabeherak
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: SEG-004/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
- Ta leheno esan dezu, ba, nola eskolaa juten ziñetenen ta azkenengo urtetan ya gerra etorri zala ta...
- Bai, gerra, azkenengo urtetan ya gerra.
- Ta nola gogoratzen dezu gerra garai hori?
- Gerra garai hori gogoratzen det nik... anaie soldadu eraman zuen. Eta gero mendi hortan, e... soldaduk jarri zien eta etxetik irtetzen zonen: "¿A dónde vas? ¿A dónde vas?" hots eitten zuen eta kontestatzen ez baziezun, tiroa seguru zeukezun. Ta kontestau ta "vete a casa" esaten zuen, ta etxea. Eta nik neuken ahizpa hogeita lau urtekoa, goizero-goizero-goizero mezetaa etortzen zan. Ta hari ez "ni a dónde vas ni a qué vas", ez zioen hitzik esaten.
- Bazekielako mezetaa zetorrela?
- Ez dakit. Ez zioen harei kasoik eitten. Ta gero, egun baten, belaxe bueltau zan. Irten zon ta [...] bueltau zan. Ta "ze pasatzen da?" ta "Goitik esan die, Españolatik esan die –Españolako mendie zon izena, ta–, Españolatik esan die etxea bueltatzeko". Zeatio eo zer esan zioen...? Baiño hori esan zioela. Ta etxea bueltau zan ta gehio ez zan jun.
- Jesus...
- Ez zan jun gehio. Ta orduntxe zeon moja juteko ta hil ein zan.
- Hil?
- Bai.
- Gaixo, eo?
- Bai, fiebres... maltas o ez dakit zer zan. Gaur igual, esto... sendatu eingo zittuen, baiño ordun ez zeola ezer-ezer eitteik ta hogeta lau urtekin hil zan. Esto... Begoñaa zeon juteko. Holaxe, holaxe gure bizimodue.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!