Belarra lortzeko bidaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: SEG-004/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Eta belar billa ordun aste guztia bertan pasatzen zenun?
- Nik bai.
- Etxegaraten.
- Nik Etxegaraten pasatzen non aste guztie. Ta aste guztie, belarrak ekarri arte guztiin.
- Ta nola izaten zan aste hori, ondo ibiltzen ziñen han o bakarrik?
- Ez, ez, ez, juten zitzaien anaiek, e? Ni han gelditzen nitzen, baiño anaiek, hurrengo goizen bi anaiek juten zien. Ta gero ya hasi zienen hori lanen-ta utzi ein nien harei.
- Ta nola ekartzen zenduen belarra gero?
- Auto... esto... kamionen, kamionen ekartzen gendun belarra.
- Ta kamioia zeiñena zan ba, kamiona?
- Kamiona hemen kaleko jendena, herriko´re bazeon ta Zeamatik hortik etortzen zan beste batzutan ta, ahal zan lekun hola ibiltzen zana billatu ta... hola ibiltzen giñen.
- Ta belarra gero ze, azpitako o?
- Gero belarra behiai emateko. Kamionak ekarri ta atzeaka jotzen zon ta etxe ondoan botatzen zon ta gero hura sortak ein ta hura bittu eo hura hartu ta ixkillaretan behetik gora ganbaraa. Hura izaten zan ona hura! Gu ez giñen umek ibiltzen, baiño... Belarra ganbaran jartzen zanen zapaltzen-ta... hartan ibiltzen giñen. Ez gustora, baiño...
- Ta sortak eiten zian, e?
- Bai, belarrakin sortak eitten zien ta bizkarren hartu ta ganbaraa jaso. Ez zan bela bukatzen kamionkadea! Ez zan bela bukatzen kamionkadea!
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!