Segura (Gipuzkoa)

Komunioko soinekoa josi... eta zikindu

Komunioko soinekoa josi... eta zikindu Komunio eguneko ohiturak aipatzen ditu. Komunioa egin ostean, txokolatea hartzen zuten, eta Matildek bere soinekoa zikindu zuen orduan. Soinekoa erosi zuenekoa ere gogoan du. Komunioa maiatzean egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Komunio eguneko ohiturak aipatzen ditu. Komunioa egin ostean, txokolatea hartzen zuten, eta Matildek bere soinekoa zikindu zuen orduan. Soinekoa erosi zuenekoa ere gogoan du. Komunioa maiatzean egiten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze eiten zenduen komunion?
- Komunio eunen, ba, eitten gendun komunio haundie. Kandela bat piztuta juten giñen, eoten giñen elizan, Jaune hartu ta hitzaldin bat edo zeozer eitten zon eta gero bikarion etxea txokolatea hartzea. Nik behintzat txokolatea hartzen ai nintzela komunioko soñekoi goitik behera bota nion ta... ya esta. Hura izan zan... nere propiñea.
- Bueno, ondo.
- Eta etxen´e, berriz, demandan hura ein niolako. Lehendabiziko, Seguran dendea zeon ordun ta denda bialdu nittuen, neonek nahi non soiñeko telea hartzeko. Ta erosi non, eo... eskatu non "azul marino"a. Eta bat zeon metroa hamar pezeta. Eta beste bat zeon hamabostekoa. Nik hamabostekoa aukerau. Jesus... Ze demandak ein zien etxen...! Garestie erosi nola, eo eskatu nola. Ze demandak ein zien! Ta gero zer da ta komunioa ein gendunen dana mantxauta utzi! Hala´re garbittu zuen tintoreria eramanda, e, baiño... Behintzet ezaugarri hura eraman non nik, kalen, oi bikarion etxen kafesnea hartu ta dana mantxauta goitik behera.
- Eta zuk aukerau zendun tela?
- Tela bai. Esan zien nahi nona aukeratzeko ta nik... jolin, gehio gustau zitzaiten hamabostekoa ta nik hamabostekoa. Bai... hamabostak ahaztu zien gero nei demandan hasi zienen etxen! Baiño ba... pasau zan behintzet eta!
- Bai ba! Gero hori amak eingo zizun ordun, edo jostuneta eramaten zenduen?
- Ez. Ahizpak baneuzken eta haek zeuken lagun bat jostune. Eta gero harek, jostun harek, ein zien nei soiñekoa.
- Zenbat...?
- Liso-liso-liso...
- Liso?
- Liso-liso-liso. Ta "kuelloa" holaxe bueltan, ta kitto.
- Ze eiten zan maiatza alden eo hola eiten zan komunioa oain bezela?
- Bai, maietzen, maietzen eitten zan komunioa, bai, maietzen. Maietzen izaten zan.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia