Dotrina ikasi ezean, komuniorik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: SEG-004/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Dotrina
Transkripzioa
- Eta gero dotrina´re esan dezu juten ziñala?
- Dotriñan ondo pasatu non.
- Bai?
- Elizaa juten giñen dotriña, han dotriñan ondo pasatu non. Dotriñan... dotriña juten giñen txikitan, txikik giñela. Gero ya juten giñen komunio haundie eitteko ikastea. Eta bi alditan edo hiru alditan hartu zien nei dotriñea eta ondo eman non. Eta ordun jarri nittuen beste batzuei hartzen. Horrek... badakizu zer zan ona? Jolin! Nerea nahiz ahaztu, besteana hartu behintzat! Egie da hori! Neurea ahaztu igual baiño besteai...
- A bai, e?
- Beti apaiz bat juten zitzaigun ta besten bat juten bazan, ze bildurre... ze bildurre, asmauko ote gendun. Zeatik esaten zun dotriñaik ikasten ez bagendun, komunioik ez gendula eingo. Ta gu hantxe ibiltzen giñen.
- Ta asmatzen ez bazenduen ze?
- Asmatzen ez bagendun, kastigue berriz´e ikasteko hurrengoako doble!
- Ordun zu eon ziñen, e... lekzioa hartzen edo?
- Bai, lekzioa hartzen eoten nitzen, bai. Ta askok esaten zien lagunek: "Ez esan geizki... ez dakiunik e? Hik ondo dakiula esan, e?" ta apaizek galdetzen ziin: "Matilde, zer? Zer moduz?", ta "Oso ondo danak!". "Bueno...". Haek gustora, ta ni ere bai!
- Bai ba!
- Apaizek´e kargu gehio hartzen ez zonen... konforme.
- Klaro... ta ez zizun esaten: "benetan ai zea eo..."?
- Ez... hori ez zien galdetzen. Fiatzen zan, fiatzen zan!
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!