Segura (Gipuzkoa)

Eskolako zigorrak

Eskolako zigorrak Eskolako zigor gisa, besoak zabaldu, eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Matilde ere zigortu zuten. Euskaraz egiteagatik ere zigortu egiten zuten; zigor haiek nolakoak ziren azaltzen du. Pixkanaka erdara ikasi zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako zigor gisa, besoak zabaldu, eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Matilde ere zigortu zuten. Euskaraz egiteagatik ere zigortu egiten zuten; zigor haiek nolakoak ziren azaltzen du. Pixkanaka erdara ikasi zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero jartzen giñuzten, bestek´e [...] izaten, hola bi eskuk jarri ta liburuk gaiñen jarri ta hola eon behar.
- Bai, e? Denbora askon eoten ziñeten hola?
- Bai, ordu erdi bat behintzet bai. Ordun bai nekatzen ziela gehio! Ordun bai nekatzen ziela gehio!
- Ta zuri kastigau zizuen, zu?
- Ni bai. Bai, hoixe! Ni´re kastigau ninduen, hola beharko eon, beharko eon hola! Bai gu kastigau bai.
- Eta euskeraz eiteatik-eta kastigok eukitze al zenittuen?
- Bai, kastigue eukitzen gendun. Euskeraz... erderaz baten batek eitten bazon, pagatu behar zon, esto, bukaeran, erreal bat eman behar zon. Ta ordun garai hartako erreala asko zan. Eta klaro, zu... euskeraz ez, erderaz ein behar gendun dana, erderaz. Eta euskeraz ordun eitten bazon baten batek, ba, erreal hura ematen zitzaion. Ta harek euki behar zon. Ta zapatun hura harek baldin bazeuken, hura pagatu ein behar zon.
- Aiba...
- Eman ein behar zon, hurrengo asteako izan zeien. Eta guk eitten gendun, nik bezela bestek´e, prokuratzen gendun, ba, alrebes eittea. Euskeraz eittea. Zuk baldin ba... euskeraz eittea. Aber, besten batei erreala emateko, euskeraz eraittea. Baiño, klaro, ya azkeneako jendea jarri giñen "al tanto. Bai, bai, kastigu hori izaten gendun.
- Klaro hori eiten zizuen?
- Guk genduken kastigue dirue ematea. Guk dirue ematea genduken kastigu.
- Ordun, euskeraz hala´re eiten zenduen hala´re?
- A bai, bai, euskeraz eitten gendun irtendakon ta... erderaz noiz ikasi gendun ba? Holaxe, pixkat, orduntxe, kastigu horiekintxe ikasi gendun erderea, bestela...
- Ezer ez.
- Bestela euskera.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia