Sara (Lapurdi)

Salomon erregea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Hiribarren, Janeta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SAR-007-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Salomon erregeari buruzko usadiozko narrazio erlijiosoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ona... Errege, errege Salamon, istoriua.
Bazituen hiru alaba. Denbora hartan usaia zen erresuma batetik bertzera bisitaz guaitia. Salamon guan zen eta egotu zen denbora piska bat. Galdetu zioten zer familia zuen. Desohore baizitzaion hiru alaba erra- erraitia, erraten diote hiru seme zituela eta berehala hango erregek galdetzen dio hiru hilabeteren buruan seme bat egortzeaz. Hura ere gan beharra zela, harrek erreplazatuko zuela. Errege Salamon partitzen da etxerat arras triste. Gezurra errana ezagutzen dute alabek. Erraiten diote: zer duzu horren triste? Aitak: Zer probetxua izanen dinat zueri erran eta? Nork daki? Hola-hola guan ziren zonbait egun, gero eta gehiago triste. Alaba zaharrenak...

Atakatzen du: Zer duzu, aita? Orduan erraiten dio: eztun probotxurik: gezurra erran zioinat erregeri hiru seme zaiztuztedala eta ezin erremedia. "Ni guanen naiz, aita". Hi ba! "Ni". Beztitzen da soldado arropan. Aitak [emaiten dio] zaldia, behar duen dirua. Aitak zer egiten du ikusteko ian kuraia izanen zuen: bide bazterretz ateratzen zaio biderat. Erraiten dio: "bizia ala moltsa?" Itzultzen da iziturik etxerat. Aita lehenago etxerat arribatua portaletan. "Izitu naiz aita, ohoin bat ateratu zait." Erraiten dio bigarrenak: "Berehala ni guanen naiz." Aitak: "Hik ere horrek bezala eginen dun." "Gan behar dut." Partitzen da. Aita badoha bertzeari bezala, erraiten dio: "Bizia ala moltsa." Itzultzen da [berehala etxerat. Ordukotz aita portaletan: "Hor aiz, hi ere." "Ba aita, ohoin bat ateratu zait." Hirugarrenak erraiten dio: "Ni guanen naiz, aita." "Hik ere horrek bezala eginen dun."]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia