Periferiaren mugak
Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasten duten laugarren mailako
hiru ikaslek egin dute proiektu hau: Zizurkilgo Irati Egibar Izeta eta Irene Zaldua Tapia, eta Berriozarko Ekhiñe Aizkorbe Zabalza.
Proiektu hau Gradu Bukaerako Lanaren fruitua da. Graduko lau urteetan bakoitzaren
euskararen erabilpena oso presente izan dute, izan ere, beraiek eta euren unibertsitateko lagun
bakoitza euskararekiko errealitate ezberdin batean bizi da. Hortik abiatuta, euskaraz hitz
egiteko zailtasun handiena duten herrietako egoera jaso nahi izan dute, hau da, Euskal Herriko
mugetan bizi diren herrien egoera.
Horretarako, euskal periferian bizi direnen testigantzak jaso dituzte; Lapurdiko, Nafarroa
Behereko, Zuberoako, Nafarroa Garaiko, Arabako eta Bizkaiko mugetako euskaldunak
elkarrizketatu dituzte. Guztira 13 lagunekin izan dira 2021eko martxoaren 29tik apirilaren
29ra bitartean.
Lan honekin askotan ahazturan gelditzen diren euskaldunei ahotsa eman nahi izan diete,
haiek egiten duten lana goraipatzeko. Eta, aldi berean, gordeta geldi dadila euskara galdu
zen lurretan, lan handia eginez, euskara haien ahoetan berriz egotea lortu dutela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Hizlariak | |
---|---|---|---|---|---|
BAO-002 | 2021 | Ekiza, Jurgi | |||
BAO-003 | 2021 | Salaberri Larre, Bea | |||
BAR-008 | 2021 | Queheille, Patrick | |||
BDX-001 | 2021 | Mendiboure, Dominika | |||
BUR-004 | 2021 | Elizalde Ojer, Ainhoa | |||
ERK-003 | 2021 | Viñuales Galé, Koldo | |||
GNS-001 | 2021 | Egiluz, Aitor | |||
OIO-003 | 2021 | Landa Arozena, Andoni | |||
RNG-001 | 2021 | Gutierrez-Barquin, Ana Kristi - Martinez Gutierrez-Barquin, Alberto | |||
RTZ-001 | 2021 | Uzelai Aristi, Ander | |||
TAF-001 | 2021 | Lizarbe Boneta, Haizea | |||
ZGZ-001 | 2021 | Aramendia, Juan Pedro |