Bea Salaberri Larre
Baiona (Lapurdi) (1979)
Biografia
Haur eta gazte denborak iraganak ditu Donamartiriko herrian. Azken 15 urteetan Baionan bizi izan da. Ikasketak egin ditu Baiona eta Bordeleko fakultateen artean, euskal filologian. Maitrise bat du arlo horretan. Euskara irakasle gisa hasi zen gazte denboran eta AEK-ko langile gisa sartu 2002. urtean. 2004az geroztik, didaktika sailean ari da, iparraldeko AEK-n.
Bestalde, gustu parte hartu izan du hainbat gauzatan: kultur elkarte, antzerki talde, aldizkaritako kolaboratzaile, ikastola. Teknologiak eta honek idekitzen dituen aukerak jorratzea biziki gustuko du eta hortik hainbat esperientzia burutu izan ditu, gustuz hasteko eta gero maila profesionalean esperientzia batzuk burutzeko aukera ere izan zuen. Gustuko gaien artean, baita lanekoak ere: euskara, irakaskuntza, didaktika, prestakuntza, sarea, kolaborazioa, parte hartzea eta horrelako saltsak.
Bere bloga: http://hanetahemen.blogspot.com.es
Bere bloga: http://hanetahemen.blogspot.com.es
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BAO-001 | 2014 | EibarOrg blog komunitateak 10 urte | Maialen Odriozola - Ane Urkiola | ||
BAO-003 | 2021 | Periferiaren mugak | Ekhiñe Aizkorbe Zabalza - Irati Egibar Izeta - Irene Zaldua Tapia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute