Beasaingo Udalak 2005. urtean jarri zuen martxan proiektu hau. Lau lagunek hartu zuten parte bertan: Aintzane Agirrebeña, Asier Sarasua, Itziar Alberdi eta Xabier Mendiguren. Beasaingo 45 lagun inguru elkarrizketatu zituzten, herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu horren emaitza izan ziren Beasaingo euskara liburua eta berarekin datorren DVDa.