Xanti Enparantza Leunda
Beasain (Gipuzkoa) (1946)
Biografia
"Errementari" (Ermentari) baserrian jaioa. Bere aita Angel Enparantza zen, Beasaingo errementari eta ferratzailea. Beasaingo eta inguruko baserritar guztiak joaten ziren beraiengana ganadua ferratzera; baserriko tresnak ere egiten zituzten. Xantik ere lagundu izan zion aitari lan horietan. Errementari lana 1965 inguruan utzi zuten. "Errementari" baserria 2005ean bota zuten. Xanti futbolari amorratua ere izan da. Gazterik hasi zen Beasaingo taldeetan jokatzen, eta gerroago Sansen, Ordizian (Villafranca), Legazpian eta Bergaran jokatu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BEA-049 | 2006 | Beasaingo euskara eta etnografia | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute