Nafarroatik Pasai Antxora bizitzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-072-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Don Boscon ikasi zuen eta gero majisteritza Donostian. Gurasoak, Baztan ingurutik joan ziren Pasaiara bizitzera. Aitak, Luzuriaga lantegian lan egin zuen.
- Herrigunea: Antxo
- Proiektua: Badiako ikastola txikiak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2025(e)ko apirilaren 23a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: PAS-072/002
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zure ikasketak non egin zenitun?
- Donostin, bai
- Hamabi urtera arte?
- Ez, ikasketak diot, e, magisterio diozu, edo bestea?
- Ez, umetakoak.
- Umetan? Umetan, pues, Don Boscon, hementxe dago Don Bosco, zera, izeneko eskola handi bat, hortxe.
- Eta gero magisteritza ikasi zenuen?
- Gero magisteritza.
- Eta zure gurasoak nongoak ziren?
- Naparrak.
- Naparrak?
- Naparrak, bai.
- Euskaldunak?
- Jende asko etorri zen Naparrotik, Baztan, Malerreka, Bortziri... Hemen Luzuriaga, lantegi handi bat zen, hiru mila langile biltzera iritsi zena, eta aeroportua. [Hor] jende pila etorri zen, Nafarrotik eta, bueno, estatuko beste hainbat tokitatik. Eta bueno. Baino nafar kolonia... bai, koskorrak giñen, bazan.
Egilea(k): Xabier Cajide Cuevas (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!