Pasaia (Gipuzkoa)

Arraunlari zen garaiko baldintzak

Arraunlari zen garaiko baldintzak <p>San Juango traineruan arraunlari zebilen garaian, zer arropa eta dutxa izaten zituzten azaltzen du. Bateletan asko jokatzen zuten garai batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juango traineruan arraunlari zebilen garaian, zer arropa eta dutxa izaten zituzten azaltzen du. Bateletan asko jokatzen zuten garai batean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta arropatan ze ibiltzen zenuten?
- Arropa?
- Denok bazenuten traje, denok traje iguala?
- Trajia oain bezela txandarrakin ta? (Barre). Jesus, maria ta jose. Hara!, almazena genun kamaran. Bakizu kamara nun daon? Horren onduan genun almazena ta gero pixka bat lehentxogotik izan deguna plaza aldexio. Gaur erropak busti-bustiyak lagatzen bagenitun, hurrungo eunian han almazenian jartzen genitun zintzilik; haiyek busti-bustiyak jantzi, uda ta negua e. Negua, leheno kontatu dizuten berrogeita gehio urte in zuena zuhaitzak eta erre zitunak zeak, jelak. Gu, orduan, plazan elurra jelatua ta hankutsik... Bestela espartiñekin ateratzen, ta total espartiñekin joan edo ez joan berdin-berdin zan, berdin-berdin. Guk bakigu, lehenbiziko bateletan hasi giñanian, hementxe elizako onduan, tailler bat zan arotzeria. Ta han iten genitun, handik batela botzen genun pruebetako. Ur hotzakin dutxatzen, negu gorri-gorri-gorrian, Santo Tomasetako gu hasten giñan bateletan estropadak jokatzeko. Geo, Donostiko jaiyetan ta geo, Pazkuetako hasten giñan atzea, zea, trainerillan. Baiño guk bateletan ta estropada asko jokatzen genitun. Lehenbizi-lehenbiziko urtietan estropadak bateletan ia denak. Geo hasi zian trainerillak eta. Nik bakit, hoi eguardian estropadak jokatu eta gero, beriz atzaldian jokatua batelian.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia