Sareak egitea vs sareak konpontzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Saregile gehienak gizonak ziren, baina baziren emakumeak ere. Sareak egitea eta konpontzea bi zeregin desberdin ziren, eta denek ez zekizkiten biak egiten.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Irati Odriozola
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: PAS-023/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
- Ta denak gizonezkok aitzen ziñazten saregille?
- E?
- Gizonezkoak denak saregille?
- Bai. Bazian emakumiak. Hemen San Juanguak bazian, aber: Juanita, Elvira, Maria, Erramunda. Geo, hemen PISBEn, PISBEn ibili izandu dia Erramunda; hoiyek bi ahizpa uste det ziala. Bai, hemen San Juango asko. Bueno, ezautu degu, bai. Arrasteruan, ezautu ditut nik e bost emakume, bai, arrastero saillian. Baiño hemen PISBEn, orduan, gehio bazian, bai, PISBEn. Gero, saria iten zutenak. Karo, saria iten dunak eta aberiyak oso ezberdiña da. Saria iten duna, iten zuenak aberiyak-et iten ez daki, ez zekiten. "Pues nere koiñata baten..., andria oain siestan do, harrek saria ingo zizun baiño aberirikketa ez zekiten iten. Ez, saria in bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!