Sareekin lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sareekin egin izan du lan, eta orduko teknikak azaltzen ditu.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Irati Odriozola
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: PAS-023/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
- Beste gaiñeakuan hola arrantza jun izandu gea, nik sarian eiten nuen lana, sarian eiten nuen lana eta barkun [...] nagusiak eta iten zuenian geo pruebak itea sariak eta probatzea, motorrak eta probatzea juaten zian ta orduan juaten giñan gu eun guzirako beakin. Goizian ateatzen giñan ta iñularreako etxea etortzen giñan barku bat prueba in ta geo, bai. Beste gaiñekuan, oso polita zan e, nik ez nun behiñ'e ikusi hola nola mozten dituzten sariak, nola altxatzen zituzten hoi zan ateduna. ateuna esaten genuna. Ateuna da bakarrik aitzen dana. Bi ate eamaten ditu horrek, sarian aurrekaldetik, aurrian ematen ditu. Ta harrekin joaten da saria irikitzen harrekin, denak dijoazte arrastaka, saria onduan ta ate hoiyek zabaltzen dute, altura ematen diote; ta gaurko egunian, berriz, oso ezberdiña dakate hasi aparatuak, saria goro, behero arraiya nun markatzen duten aparatuak dazkite, dena dena, saria gorao ibili eo behero ibili. Ta aparatuak markatzen duten bezela, arraiya harrapatzen dute. Baiño orduan, arraiya nahikua zan. Arraiya orduan harrapatzen zan...
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!