Pasaia (Gipuzkoa)

Muskuiluak eta txirlak

Muskuiluak eta txirlak <p>Ez ziren lapa bila ibiltzen, baina muskuiluak biltzen zituzten, errekan. Han txirla zuriak zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez ziren lapa bila ibiltzen, baina muskuiluak biltzen zituzten, errekan. Han txirla zuriak zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Arroketara juten ziñetenian lapa billa ta ibiltzen ziñeten?
- Ez, ez. Gu ez. Gu ez giñan lapa billak eta lanpernak. Muskuluak hemen.
- Muskuilluak bai?
- Hemen bai muskuilluak.
- Ta ze tokitan eoten zian onenak, muskuillu onenak?
- Ba onenak hor, errekan. Errekan deitzen diogun horri, Arkotikara. Almejak ere hor txuriak izaten zian, txuri-txuriek. Ta hemen beltzak ta plazan'e beltzak eta enbarkaderoan'e beltzak. Baiño hor txuriyak eta hemen denian beltzak.
- Zeintzuk zian hobeak? Hobeak ze?
- Txuriyak. Hobiak-o. Janea bota ezkeo arrozakin hola, bestea zea bat zuten txuriyek, denak txuriyak nahi genitun, baiño bueno. Hor bakarrik zan puxka hoi, hemendik hasi ta haraiño.
- Ta maria aprobetxatu beharko zenuten?
- Bai, klaro, maria bihan zeola almeja biltzen, muskuluak'e bai. Muskuluak onenak hor izaten zian, paretian eoten zian ba.
- Behekaldekuak onenak?
- Bai, zenbat eta behero hobe ta haundiyo ta zea batekin atera genitun ta ateatzen geniyon igual kutxare zahar batekin “txa-txa” juaz eta muskulua geo garbi-garbi ta geo etxea egosteko ta guk kuadrillak guk jateko. Baiño giñan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia