Pasaia (Gipuzkoa)

Dantza egiteko zaletasuna

Dantza egiteko zaletasuna <p>Mutilekin dantza egitea bekatu zen, baina beraiek egiten zuten, hala ere. Oiartzunera joaten ziren dantzara eta iluntzean etxera itzultzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilekin dantza egitea bekatu zen, baina beraiek egiten zuten, hala ere. Oiartzunera joaten ziren dantzara eta iluntzean etxera itzultzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pekatua zen mutillekin dantza itea're?
- Bai, bai. Pekatua mutillakin dantza itia. Ze, ze iten genun mutillakin dantza-ta zer? Hitz ein ta farrez. Bai, hori're iten genun bai, mutillakin pikatu dantzan ibiltzia ta zea, bueno, zertako Jaingoikoa jarri du "el hombre y la mujer"? Zertako jarri ditu orduan? Pekatua baldin bazan? Ai ama! Zenbat pekatu iten genun. Beti kondenatuak.
- Baiño iten zenuten dantza mutillekin?
- Bai, bai. Juten giñan zerea, Oiartzungo [...]eko eskobatzen […] eta zea, joaten giñan Oiartzungo zea, tabernetan ta akordeoia jotzen zuten ba igandetan. Ta haraiño joaten giñen dantza itea ta dantza in ta geo gauian hala, zea kakahuesak erosi ta hoiek janaz etxea.
- Kakahuesak ze, tabernan?
- Erosi bai tabernetan saltzen zituzten kakahuesak eta pikuak eta huak, haiekin erosi ta haiek janaz bidian oiñez etortzen giñan e!
- Neska-mutillak?
- Karo, xoxak gastatu iten genitun ta geo oiñez baiñon bakizu, batek kontua ta bestea kontua farrez iñaz, bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia