Uretako bihurrikeriak eta estutasunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan arrokatara joateko ohitura zuten, eta han igerian ibiltzen ziren. San Juandik San Pedrora igerian joaten ziren, eta itsasontziren bat zetorrenean, estutasunak pasatzen zituzten. Uretan egiten zituzten bihurrikeriak kontatzen du.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: PAS-019/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
- Arroketara ta?
- Bai, arroketa igeri, igeri ta arroketa hor puntetan. Arroka zuluak badaude, hor batzuek hemendik Hondarrabira pasatzen dianak-eta. Harea're juten giñan, han sartuta. Oi! Diablua giñen, diabluak. Ta bueno, han'e ibiltzen giñen bai, arroketan.
- Igerika han?
- Ba igeri? Hemendik San Pedroaiño igeri. Ta geo buelta, ta geo igual erdiyan gaudela: "bapore bat datorrela!". Hortik ikusten baita merkantiak eta korrika-korrika-korrika, zeak iten eskuko zeak “tris-tras-tris-tras”. Etortzen giñan honea, berriz. Ai ama! Igeri. Nik laun bat nuen, nuen ta det Lezon esan dizuten hori, Dionisia deitzen da. Ta esaten nion: "Dionisia, jarri nee gaiñian, benga, biyok salto ingo deu-ta". Jartzen zan nee gaiñian ta biyok salto. Ta gora zijoala bea, bea aurretik gora ta ni bihian ta heltzen nion hanketik ta ez niola jartzen gora igotzen ta harren apuruak, zirti-zarta ematen zian. Kanpua ateatzen giñenian: "ez naiz gehio jungo zukin" esaten zian, "no voy a ir más contigo, no" ta berihala aixkidetu ta beinga berriz. Bai. Ai Jesus!
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!