Apaizari konfesatutako lehenengo "bekatua"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehenengo aldiz konfesatu zenekoa gogoan du. Anai-arreben artean ezizenak jartzen zizkioten elkarri; eta horren harira konfesatu zuen bere lehenengo "bekatua".
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: PAS-016/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Biño, nola esango dizut ba nik, goatzen nas lehenbiziko zea konfesiyoa in nula. Esan dizut ba lehen, pelotetan ibiltzen giñala ta nere anai batei hola batak bestiai motia jartzen genion ez, eta nere anaiak zun Kiko. Ta batzuk, “Nik ez dut kristal hori hautsi ta denek esaten genun, iñork ez genula hautsi. Baiño ama etortzen da ta "baiño zeiñek hautsi du kristal hau?". Ta nere anaiak esan zun harek ez zula in. Eta guk esaten genun gozian jaiki ta hautsi zula hua. Ta geo nik ta bestiak danak esaten genun: “Kiko, Kiko jaikiko, goizeko seietan komuera juan ta kristala hautsiko". Ta joan zan ba apaizana ta “aber, aber, esan nazu ze pekatu dakazun, ze in dittuzu?". Ta beai esan nion: "Kiko, Kiko jaikiko goizeko seietan ta komunea joan ta kristala hautsiko". "A, ta lapurtu in dezu txokolatea amai?". "Ez zun txokolateik".
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!