Pasaia (Gipuzkoa)

Lapak non eta nola

Lapak non eta nola <p>Lapak non egon ohi diren azaltzen du. Lapak gordinik jaten zituzten lehen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lapak non egon ohi diren azaltzen du. Lapak gordinik jaten zituzten lehen.

Transkripzioa

- Lapak hartzeko toki onena zein izaten zen?
- Leku onena? Leku ona, segun ze harriya, segun ze harriya lapa ona ematen du, txarra ematen du baiño leku onena arkaitz, itsasuan, arkaitzen. Ura jotzen dun tokiyan, ruuum, goraiño han goiyen eoten dia, goiyen e. Bihian ez dia eoten. Bihan bai, baiño bihan eote dia beste lapa bat ia belarrakin tapatua, ya. Hoiek jaten ditut nik e, nik denak jaten ditut. Ta baiña goikuak hobiao izaten dia. Ta neguan onduena. Geo ia [haria], batzuk bolada bat ia oain uda aldian ia [hariakin] izaten dute baiño neguan ez dute [haririk] izaten.
- Ta lapa gordiñik jaten zenuten?
- Bai, nik lapa gordiña askotan jan det.
- Eta egosita ere bai?
- Bai baiño nik gehiena gordiñak jan ditut, ogi puxka batekin raka-raka, ta hoi ardoik ez nula eamaten. Kostaa ez nun eamaten ardoik.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia