Pasaia (Gipuzkoa)

Joxeren arrainak eta aurrezkiak

Joxeren arrainak eta aurrezkiak <p>Joxe arrokatara joaten zen umetan eta han harrapatutako hainbat arrain ekartzen zituen etxera; amak, baina, ez zuen oliorik izaten, eta ezin izaten zituen prestatu. Joxek enkarguak egiten zituenean, amak sos batzuk ematen zizkion; gero sos haiek zertarako erabiltzen ziren azaltzen du Joxek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Joxe arrokatara joaten zen umetan eta han harrapatutako hainbat arrain ekartzen zituen etxera; amak, baina, ez zuen oliorik izaten, eta ezin izaten zituen prestatu. Joxek enkarguak egiten zituenean, amak sos batzuk ematen zizkion; gero sos haiek zertarako erabiltzen ziren azaltzen du Joxek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek arroketara ta joaten ziñaten?
- Bueno, jesus maria ta jose, arroketaa ni... Hara! Amak bakizu nola esaten zian?: "Joxe, ez nazu arrai gehiago ekarri, ez dakat olioik eta". Pantxua, barbariña, lupi txikia... Ekartzen txitxarrua... Hemen kanalian e, kanalian. Lamutia, lamutillua, ta dena. "Joxe, ez nazu arrai gehiago ekarri, ez dakat olioik eta...
- Denak zuk harrapatuak?
- Ez zun diruik etxia erosteko ta. Eta nik iten nitun enkarguak, eiten nitun enkarguak autobusan hor San Pedron arkupi hartan, autobusa gelditzen zan ta iten nun enkarguak ta ematen zian bi xox, hiru xox, ta ni eltxetxoa. Ta amak: "Joxe, zer, eltxetxoa puskatu dizut, etorri da argiyena ta ordaindu behar niyon nik, ez nekan diruik eta". (Negar). "Erosi, erosi eltxetxua. Berriz ere erosi eltxetxua... (barre). Zenbat aldiz! Bai, nei bakarrik, etxian iñor gehioi ez. Baizik..., haiek ez zuten aurreatzen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia