Donostiako moilara, arrain bila
Hizlaria(k):
Calafel Trecet, Manoli
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-009-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baporeak Donostian sartzen ziren, eta Manoli hango moilara joaten zen arrain bila. San Pedron hartzen zuen Donostiarako autobusa. Arrainez betetako kalderak autobus gainaldean joaten ziren. Autobus gidariek arraina osten omen zien: "haiek arrantza hobea edukitzen zuten lehorrean" dio. Herrian saltzen zuen arrain gehiena, bertan baitzuen parrokia hartua. Zerbait saldu gabe geratzen bazitzaion, Lezora edota Errenteriara joaten zen. Herrira lehenbizi iristen zenak saltzen omen zuen gehien. "Antxoa, antxoa!" edo tokatzen zen arraina esanez joaten zen kalean barrena, eta bezeroak leihora hurbildu eta zain egoteko esaten zioten; gero, kalean egiten zuten salerosketa. Arrasteroko arraina, Trintxerpen hartzen zuen.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko apirilaren 04a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: PAS-009/011
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!