Pasaia (Gipuzkoa)

San Kristobalgo gotorlekuko zaintzaile

San Kristobalgo gotorlekuko zaintzaile <p>Langileen Batailoian egon ostean, soldaduskara joan behar izan zuen. San Kristobalgo gotorlekuan behin preso batzuek ihes egin eta zentinela hil zutenekoa kontatzen du. Fabian gerora izan zen San Kristobalgo zaintzaile eta gustura egoten zen han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Langileen Batailoian egon ostean, soldaduskara joan behar izan zuen. San Kristobalgo gotorlekuan behin preso batzuek ihes egin eta zentinela hil zutenekoa kontatzen du. Fabian gerora izan zen San Kristobalgo zaintzaile eta gustura egoten zen han.

Transkripzioa

- Ta geo handikan'e soldaduska "al regimiento America a Pamplona", soldaduska.
- Prisionero hartu ta tartian soldaduxka ordun?
- Geo, soldaduska. Hork urtebete ta geo pasa eta geo soldaduska ta berriz'e soldaduskako denbora itea.
- Zenbat urtekin hori, soldaduska?
- Segidan, dana segidan, dana segido izandu zan.
- Dena segido izan zan, klaro.
- Hillaete hori bakarrik laja ziaten etxea. Kartzelatik biali ziatenian. Eta...
- Bilbon?
- Bai. Ta soldaduska hasi ta soldaduskan neola Pamplonan, konpañi bat hilletik hillea relebatu iten zan "al Fuerte San Cristobal" presuak kontutea eta gero, nei tokatu zaiten geo jutia, tokatu zanian gue konpañia, jun giñan gora, San Kristobal. Eta han eun batian, han naola egun batzuk banemaazkin eta han nagola zea "garita de la muerte" deitzen ziyoten, handik itzuli in zuten ofizialak, militarrak. Bueno, ofizialak guetakuak zianak ta ihes in zuten zentinelara ia hil zuten gaiñea, ihes iteko hil in bihar. Hil zuten ta handik iges in zuten eta toki hartan, geo garita harri deitzen ziyoten "garita de la muerte". Eta iñork ez zun jun nahi izaten, ezautzen zunak ez zun jun nahi izaten hara eta nei tokatu zitzaiten batian ta zer ikusiko ta han garitan naola: "Fabi, Fabi!” ta. Nei nere izenakin deika. "Aiba!" Beidatzen det eta aiba! San Juango herrikua, nere herrikua, "comisario político" zena, "pena de muerte"k hil zuna. Ta hizketan beakin aitu giñan han zerian, ta nik deitu niyon “hor kontuz ofizialakin”, atzeko aldian han lo iten zuten zerian apartamentotxo batian. Ta “kontuz" zea nik eta hizketan handikan'e. Bere amai-ta ze iteko ze.
- Ze esan-o. Bai.
- Ta geo ni zerea etortzen zian, Pamplona etortzen zian horren ama-ta erropak eta nei ekartzeko ta beakin hizketan eoten nitzan nola eondu nitzan zean ta poza hartu zuten. Geo, danak horreatik, zea horrek, herriko horrek, deitu bee lagunai ta kartzelan zeudenai ta beakin zeudenai ta deitu ta erakusten, Amaiurren ibiliya nitzala ta zean ta San Juangua nitzala ta jo, danak nei ikustea ibiltzen zien. Ta gero, tokatzen giñanian hara, eunetik eunera tokatzen zanian, nei beste tokira igual tokatu ta kanbiyatu iten gendun. Horrea tokatu zanen, nik horrea juten.
- Harea eskatzen zenun juteko haiengana ezta?
- Nik bai. Nik ez nakan beldurrik orduan ze iteko.
- Hombre! Ez zitzaizula ezer pasako zuri, ezta?
- Ez. Gustora juten nitzan horrea, beakin hitz iteatikan-eta.
- Klaro. San Kristobalgo kartzela hortan euskaldun asko eon zan.
- Asko zeuden bai.
- Asko zeuden prisionero. Hemen hartu ta harea eramanak.
- Geo horrea eramanak, "Fuerte de San Cristobal”. Beste batzuk beste tokira-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia