Fronteko bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gudari ibili zen bitartean, non ibili zen azaltzen du. "Eusko gudariak" abesten zuten garai hartan. Frontean jateko eta lo egiteko nola moldatzen ziren azaltzen du.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:39
- Erref: PAS-003/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gudari bezela ibili ziñanian, zenbat denboan ibili ziñan gudari bezela? Hasi ziñanetikan Santoñan harrapatu zintuzten arte, ya errenditu ziñaten arte?
- "Trabajo", zerian lehenbizi San Andresen zerian, lanian ta ibili giñan ta geo, ya sei hillabete-o hola in genun atzenian.
- Ta ze ibiltzen ziñaten, mendiz mendi ta hola pentsatzen det ezta?
- Mendiyan armakin frentian, frentian egon ta relebatzen ta zerian. Enemigoa baldin bazetorren, tiro, alkarri tiroka.
- Ta han zer ziñaten euskaldunak?
- Bai, Amaiurren danak euskaldunak. Ta hemengo jendia hoixe, bizi zian Gipuzkoa aldeko jendia dana Amaiurren. Ta bestian, beste batailloietan Bizkai aldekoak, bizkaitarrak eta hola.
- Ta Amaiurren ordun herriako jendia're bazenun? Herriko jendia, San Juangua ta bazan?
- San Juangua ta asko, jende asko. Horreatik jun giñan gu Amaiurrea, horregatik jun giñan.
- Eta kantatu ta hola ingo zenituzten zuen kantak?
- Bai, "Eusko Gudariyak" gera hori.
"Euzko Gudariyak gera
Euzkadi askatzeko,
gerturik dauzkagu odola
bere aldez emateko".
- Hoi zan pixkat sentimentua adierazten zuna, ez?
- Bai.
- Zuek han egotian ze sentimentu zenuten-edo.
- Bueno, geo zea, kantatzeko gogoik ez zan izaten.
- Ez zan izaten, ez?
- Ez. Han ze in ta lo, lo faltian ta zerian ta ez zen pakia zanian. Ordun, retaguardiya pixkat atzea jun ta lo iten genun, tapatu ahal zan bezela zeakin ta kaputxakin ta zean-ta. Ahal zan bezela lo ta, zutik, ixirita're bai lo ta ahal zan bezela.
- Asko ziñaten?
- Batailloi bat, bai.
- Bastante. Bai. Eta jana-ta, nola? Jatekua-ta nola?
- Jan? Zeak iten zuten, atzian, frentetik zerea ta geo ekarri iten zuten muluakin-ta.
- Astuakin ta hola?
- Manduakin ta.
- A manduakin?
- Manduakin, bai.
- Ekartzen zizueten jana, zuek jatekua.
- Jatekua, beti beti.
- Beti beti ez zan ailleatuko? Beti ez zan ailleatuko?
- Ez, keba. Goizian atakia eo baldin bazan, konbatia baldin bazan bat'e jan gabe eon bihar ta boltsak ematen zizuten ya kontserbako gauzak eta zean ba jateko hola zerian. Zeozer zanian.
- Ta beti birian topatuko zan jendia launtzeko prest zeona, ezta?
- Launtzeko? Han dana launtzen giñan, gue aldekuak.
- Bai, zuen bai alkarren artian baiña gero...
- A beste jendia? Ez, frentin ez zan jendik eoten, beste jendeik. handi alde, biali iten zituzten frentian-ta.
- Oseake enfrentamendu zuzena zeon han. Enfrentamendu zuzena?
- Bai. Han ezin zan, beste jendeik ezin zan euki. Tiroka ta zea, gaiñea artilleriyakin ta zeakin ta. Handik beak alde iten zuten gaiñea.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!