Pasaia (Gipuzkoa)

Gerran preso han eta hemen

Gerran preso han eta hemen <p>Amaiur batailoian ibili zen gerran, eta italiarren esku geratu ziren. Zaragozako kontzentrazio-gune batean eduki zituzten, eta gerora lanean Langileen Batailoian. Handik, Bilbora bidali zituzten trenez eta eskolapioetan egon ziren urtebete kartzelan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amaiur batailoian ibili zen gerran, eta italiarren esku geratu ziren. Zaragozako kontzentrazio-gune batean eduki zituzten, eta gerora lanean Langileen Batailoian. Handik, Bilbora bidali zituzten trenez eta eskolapioetan egon ziren urtebete kartzelan.

Transkripzioa

- Ta geo handikan formatu, batailloiak formatu zituzten ta handikan San Juan de Mozarrifar, Zaragoza, guri biali ziguten. Beste batzuek "a Miranda de Ebro"-ta. Zaragoza biali ziguten ta hara jun giñan, Zaragoza ta han San Juan de Mozarrifar "a un campo de concentración" zerea, papelera zahar bat zeola han ta han kanpo, izugarrizko kanpoa ta hara eraman ziguten. Ta handikan'e geo, formatu ta "por compañias" lanea bialtzen zuten: bagoia kargatu, deskargatu, kamioia kargatu frentea bialtzeko ta biberiakin ta gauzakin ta holaxe lanian han aitu giñan. Geo, handikan bi hillabete o hola in genun han ta geo han pikatxoia eman ziguten ta pala ta biriak itea.
- Trabajadore bezela?
- Biscarrués ta hor baten bat bizi; Biscarrués, Sabiñana ta hor barrena ibili giñan ta handikan geo zereaka, Kataluña aldea, Almacellas, Leridako ondoa ta Almacellasen han bitartio hortan, denbora hortan urtebete ta gehio pasa genun. Ta geo handikanen, han geundela: "venga, a formar" danei. “A formar” esan ziguten ta "ze pasatzen ote da ‘a formar’?". Ta ez genekiun ta beno: "Fulano de tal pase ahí, Fulano de tal pase ahí " ikusten genun. "Ze eingo dute afusilatu-o?". Ta [...] geo enteratu giñan ba eskolta batetik Bilbaora goazela. Kartzela, Eskolapiota. Bilbaora esan zigutenian ba gu kontentu ta “Prepara los equipajes” ta hala "a esto" ta gu bagoieta. Bagoian kargatu, bagoietan, han ezer gabe ta Bilbaora gabaz trenian eta Bilbaorantz ein. Aillatu giñanian eaman ziguten "a los Escolapios". Han sartu ziguten ta han pasa genun urtebete ta gehio, kartzelan sartu ta hantxe, jan ta lo bakarrik iten genun hor, ez ziguten lanik iten utzi.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia