Gerra hasierako ezbeharrak eta ihesak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran gudari ibili zen Fabian. Gerra hasi zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Erreketeek baserri batean ama bat eta bere hiru seme hil zituzten. Fabianen familia Getariara eta Bilbora joan zen ihesi.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:51
- Erref: PAS-003/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Zu gerran ibilita zaude?
- Bai, bai.
- Eta gudari izandakoa zea?
- Gudari.
- Nola izan zan hori? Gerra honea sartu zanian, sartu zianian, nola...
- Gu, izandu zan. Ni gaztea nitzan oaindik, baiño gerra seitzen du ni mendira jun nitzan, Jaizkibelea eta ya gerra ze iñe zan, altxia.
- Bai, honea aillatu zian.
- [...] sartzen ta.
- Tropak eta honea aillatu zian.
- Etorri zan kalera menditikanen, igande batian arratsaldian ta etorri ta kalera ta jode, kalian izugarrizko alborotua. Zea, moruak zetoztela Jaizkibeldi barrena ta zea-ta. Nik amai-ta: “menditik nator ta nola? han ez moruik ez ezer”-ta esan niyon. Ta ez zan moruik eta ezer'e. Eta “ez da moroik zer, zer da?”. Ta o Pisbeko barkotan alborotoa. Pisbeko barkoetan hartu erropak eta maletak eta Pisbeko bakaillaotako barkuta jendia ta han sartu, ta han sartu ta barkuak bete ta alde Bilbaora.
- Eta zu barku hartan ziñan?
- Ez nitzan jun. Gu herriyan gelditu giñan ta jendiak alde in zuten ta ni ta hola beste, ni bezela beste batzuk ere herriyan gelditu giñan ta herriyan, geo bijilantzian ibiltzen giñan, baiño bai bazetozen, baiño ez sartu ziela Jaizkibelea. Hemendik barrena, reketiak zetozen, ez moruak. Moruik ez zan azaldu hemen, reketiak. Eta hemen, hil ere in zituzten zerian, baserriko zean, reketiak. Hemen, baserriyan badie hillak, afusillak, tiroz.
- Miurako alde hortan esan nahi dezu?
- Estaziyotik goiko baserrin batea.
- Bai, bai. Ama eta hiru seme, ezta?
- Bai. Alegiya, tiroa botzen aitu ziela beak eta hil in zituztela.
- Bai, hil in zituzten bai.
- Ta oso zeak zian, errex hiltzen zuten reketek. Ta txarren-txarrenak hoiek izandu zian, reketiak. Moruak-eta, hor moroik ez zan azaldu eta guk oandikan in genun zerian, astebete in genun herriyan bertan ta herriya gelditu zan hutsa. Hutsa! Jo ta bueno, azkeneko zerian ba astebete eo pasa genun, ta barkuan sartu giñan ta barko txiki batian, arrantzako barkuan, jun ta Getaira sartu giñan. Han sartuta.
- Famili osoa edo?
- Familiya Bilbaora junda, "hermanak" Bilbaon zeuden.
- Zure, zure familiya, aita-amak eta anai-arrebak-eta?
- Aita ez, aita hilla zan. Gerra aurren, “treinta seis”ian, gerra baiño lehenuo hil zan.
- Ze urtetan goatzen dezu? Ze urtetan hil zan zure aita gogoratzen dezu?
- “Treinta seis”ian.
- “Treinta seis”ian bertan hil zan.
- Baiño hillabete batzuk lehenuo. Bi-hiru hillabete lehenaotik hilla zeon.
- Eta ama ta anai-arrebak-eta?
- Ama beste bi anai gazteekin eta alabakin jun zian Bilbaora. Ta beste bi anai zaharrena, hua frentea jun behar zan Loiola jun zan. Lehenotik gerra altxatu zanian, zerian, frentea, Loiola jun zan. Eta ni hor gelditu zan ta geo jun nitzan ba barkuan, zerea Getaira, geo Getairatik Bermeora jun giñan ta geo Bermeotik Bilbaora.
- Baiño zu bakarrik ez ziñan?
- Han geo billatu nitun ama-ta galdezka zerian, billatu nitun-ta.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!