Pasaia (Gipuzkoa)

Estropada hobeak lehen

Estropada hobeak lehen <p>Estropadak beti ezagutu izan ditu Fabianek. Lehengo estropadak hobeak iruditzen zitzaizkion, herrien arteko norgehiagoka izaten baitzen orduan. Donostian eta Bilbon izaten ziren estropadak orduan. Apustu-giroa egoten zen lehen ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estropadak beti ezagutu izan ditu Fabianek. Lehengo estropadak hobeak iruditzen zitzaizkion, herrien arteko norgehiagoka izaten baitzen orduan. Donostian eta Bilbon izaten ziren estropadak orduan. Apustu-giroa egoten zen lehen ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, arraunak eta izaten zian, esan nahi det, traineruan zeak eta oain dian bezela?
- Bai, estropadak.
- Estropadak-eta izaten zian?
- Bai, beti.
- Beti ezautu dituzu zuk?
- Ordukoak oaindikan oaingok baiño polito izaten zan. "Amor” propiyo gehio. Herriye, herriye herriyen kontra ateatzen zan ta. Herriye herriyen kontra, San Pedro, San Juan, Oriyo, Hondarrabiya ta hola ateatzen zian.
- Eta hemen bertan'e San Juango bokal hontan'e ingo zian estropadak, sarrera hontan?
- Bai, fiestetan ta hola, baiño orduan ez zan izaten herritan serio. Kontxan. Kontxako preparatzen zian eta geo Bilbaorako'de bai zeozer, baiño Kontxako gehio.
- Ta orduan bazian koloriak-eta?
- Bai, baita orduan bai. Kamiseten koloriak.
- Eta zuek arroxa jazten zenuten?
- Ez genun guk eamaten, ez zeon diruik-eta. Ez […] ibiltzen.
- Baiño juten ziñaten?
- Oain ibiltzen duten bezela kamisetak-eta ez genun ibiltzen.
- Baiño juten ziñaten ikustea Donostira?
- Bai, ikustea bai, klaro.
- Ta apustuak eta baita ohittura bazeon?
- Hoi bai. Bai, "calle Portaletas" Donostiyan. Nei atea ziaten batian apustura iten bueno ya, ez mutil koskorrak gehio, haundiyo nitzala apustura iten korridoriakin ta. Dirua eamaten ta aitu zian telebisiyuan. Atea ziaten […], telebisiyuan bota zuten.
- Ta ze in zenun ordun? Ze ziñan?
- Orduan? Irabazi in nun apustura ta kobratzea jun nitzan.
- Ta diru asko apustua ite zan?
- Ez, gutxi gutxi. Ez dakit, orduan zenbat jokatuko zan ba, hogei duro ta hamar duro ta hola. Ta hori´re asko zan orduan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia