Txipiroiak Pasaiako portuan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen, txipiroiak harrapatzeko, zaldiaren buztanarekin egindako aparailuak erabiltzen zituzten. Txipiroiak portuan bertan harrapatzen zituzten lehen.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: PAS-003/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Txibiak eta txipiroiak
Transkripzioa
- Eta ordun erabiltzen zan materiala arrantza iteko, txipiroitako ta ze, oaingo material berbera zan?
- Ez, ze gaiñea deitzen zan "con cola de caballo" ta izaten illiak.
- A, belarrak edo?
- Horrekin. Deitzen zaio, oain ez naiz goatzen nola dan, deitzen zan. Ta horren zeakin ze iñak, trentzatua, Ta horrekin egiten zan korapillo kabolakok, zea bakoitzak korapillo bat, korapillo bat ta korapillo bat ta hola. Ya atzeaka iten zian, ta harrikin. Gu ta oain bezela ez zan orduan. [...] beheko muturrian ta zea, gu [...] moduko zeak fin-fiñak. Baiño beste gaiñekuak dana […].
- Ya. Eta txipiroiak-eta nun hartzen zenituzten?
- Edozein lekutan.
- Batelakin noa, batelakin noa ateatzen ziñaten?
- Portuan bertan igual harrapatzen zan txipiroia ta txipiroi txiki hoi San Juaneko denboretan, San Juan denbora ordurako ya hasten zan portuan barruen txipiroi txikik hola. Hasten zan.
- Eta Jaizkibel atzeko aldian eta hortik'e ibiltzen ziñaten?
- Bai ta geo, bueno, horrea juten zian arrantzaliak eta juten zian ta. Goiza izaten zan onena, goiz galba eta geo illunabarra izaten zan onenak. Ya eguna argitzea eta geo illuntzea're bai.
- Goizian goiz?
- Ta geo egunez ere igual harrapatzen zan, ez? Baiño ura haundiyo hondua haundiyo zeon lekura juten zan zea, eguna argitzea. Ta bestela, berriz, goizian eta illunabarrian arroka bazterrian. Ur gutxiyan, zea gutxi, lau-sei braza. [...] aparejua ta tira ta.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!