Gerratik ihesi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-024-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Otxandioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: OTX-024/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Handik kanpotik hona zematera buelte ziñien? denpora asko hortik-edo?
- Miren: Ez daitz horidxe bai ez naz gogortazen.
- Pilar: Ez dakit, ez naz gogoratzen zemat denpora ein gendun, ze gurien Maria Jesus jaidxo barridxe zan, ha jaidxo zan zerien, San Blasen, San Blas da Makaztoittik gora dauen baserri bat.
- Miren: Dimatik.
- Pilar: Han jaidxo da, gorri denporan esaten daure, "en los tiempos de los rojos", gorri denporan, ha hantxe jaidxo zan. Ta ez daitz zemat denpora ein genduzen, ze gero handik bajatu giñen Baltzolako kueba eta gero Baltzolako kuebatik jun giñien Lezama, ta Lezaman egon giñen ez dakit zemat izengo zan, igual izengo zan hillek bakarrik, urtebete ez hillek.
- Miren: Ni ez naz gogoratzen, ezin neike esan, ze ez naz gogoratzen.
- Pilar: Hemekue paseu zanien etorri giñien -ta.
- Eta etxie zelan topeu zenduen?
- Pilar: Etxiek guk ez gendun topeu [...]
- Miren: Gurie ondo, ze gurien aitte ta ama etxien geldittu zien-ta.
- Pilar: Aittitte hantxe bizi zan.
- Miren: Gurien aitte ta ama hamen geratu zien osake etxie ondo.
- Pilar: "Lo que pasa que" gauza guztidxek eroan eurezan Andaparaluzetara, Andaparaluzeta dau Urkidxola bidien dauen lekoko Morgaola paseu ta baserridxe. Ta hara erun eurezan gauza guztidxek, aittu dozu? ta gure ama etorri zanien erdidxek be ez zabazan topau.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!