Mutilen eta nesken eginkizunak desberdinak ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Otxandioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: OTX-012/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Mutillek zelan euki genduzen, ni holan zereaz, zorruaz-eta ez. Mutillek zelan bost mutil euki genduzen, ba pentseu eizu! Mutillek eitten eurezan horrek gauzok, Baie errotie dau plazatik bajatu ta ensegida. Oin ya ez daure idxotik ta ezebez, oin ez dau holako zerik. Bai orduen denporan errotie ba plazatik segidan, ezkerreta.
- Ta esan dozu hori mutillek eitten eurela. Ta ze biher zan mutillena ta ze biher zan neskana? Diferentzidxau eitten zan, ezta?
- Bai diferente. Ba neskak, ba ni neusidxena nesketatik, aittu dozu? Ta horrenbeste mutil eta gure aiñe, gure aitte diffuntuek esaten ostan. Gure aiñe erropa eta harek aitte dufntuek sekule niri demandarik ez, ez ostan eitten. Klaro gure aiztiek esaten dau, bestiek gaztiauek, hil da hori Pakita ointxe lau urte izengo diz, San Bernabe egunien hil zan, ta harek esaten ostan: "Bai, ni neu etxien biherra ein eta biherrak ein" aittu dozu? "ta bestiak zerian-ta". Nik demandan be eitten notsan igual zerien, ba neure hurrungoko zerai: "Bai zuok beti zabize kalian ta etxien ezebez ez dozue itten". Ta aitte defuntuek beti niri fabore urtetan dauen, ta klaro neuk eitten naban biherrik gehidxen, neuri tokau jatan, ta gure mutille be oin Karmelo nausidxena be, hareri tokau jakan gehidxen biherra eittie. Gero gaztiek hobetotxuau bizi zien, baie gu, ba ni be nesketatik, bost mutilegaz, atara eizu kontue! Bai, erropak oingo moduen labadorie-eta euki bagenduzen? errekara juen eta erropak garbittu ta han eskei be eitten genduzen, ta gero plantxau ta horrek danok.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!