Milagros Magunazelaia Amenabar
Otxandio (Bizkaia) (1927-2017)
Biografia
Uribarrena kalean jaio zen bederatzi neba-arrebatako etxean. Bosgarrena izan zen bera, baina lehenengo alaba; hori dela-eta gazterik lan asko egindakoa da. Ama Otxandio bertakoa zuen eta aita Indusikoa, Dima. Gerra garaian, herria bonbardatzerakoan, alde egin zuten: Mañarian eta Urdulizen egon ostean, Bermeora joan ziren bere izeko han baitzegoen neskame diputatu baten etxean, Nestor Basterretxearen aitarenean, hain zuzen ere. Handik, Berangora joan ziren etxera bueltatu arte. Bederatzi urtez egon zen etxetik kanpo lanean: hiru urtez Galdakaoko etxe batean neskame, beste hiru urtez Bilboko Elkano kalean eta hiru uda Donostiako Internacional hotelean zerbitzari lanetan. Oletako (Aramaio) senarrarekin hiru seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OTX-012 | 2011 | Otxandioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
OTX-013 | 2011 | Otxandioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute