San Juanetan iturriko ura hartu eta intsusak egosi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTS-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juanetako ohiturak Otsagin: iturriko ura hartu eta intsusak egosi.
- Proiektua: Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:52
- Erref: OTS-004/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aranzadi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
- Aizu, eta, e, San Juan egunean zerbait egiten zen, egiten zenuen?
- Ez, San Juan egunian pues da patrona. Herriko patrona da egun kori, San Juan ebangelista.
- Bai.
- Baia, baia ya… Bueno, pues festa guardatzen da, e?
- Bai.
- Festa guardatzen da. Bazko egunean hogeita bosta. Hogeita sei pues da erdian, eta hogeita zazpi baita San Juan, pues guardatzen da festa […].
- Eta ez da egiten, e, surik edo?
- Ez, ez.
- “Hoguera”rik edo?
- Ez, ez, keben ez da San Juanetan.
- Herri batzutan bai, zomait herritan bai.
- “¡Hombre!” Pues hori… baia San Juan kori da? Iduri zaida eni dela gara, garragarzaroko… San Juan. Eztia?
- Bai, bai, bai.
- Hogeita laurgarrena.
- Kori, kori, kori.
- Kura. Kura da su egiten di(r)enak […], baia kebengoa da San Juan…
- Ebangelista.
- Bigarren abendua.
- “A, ya, ya, ya.” Bai, diziembre.
- “Diciembre. Claro, que muchos meses también son distintos en un vasco y en otro.”
- Kori, kori bai. Baia nik erraten dut eta, e, garagarzaroaren hogeita lau egunaren bezperan ez da, ez dea egiten e, surik?
- Keben deus´e, keben deus´e, batere ez.
- Eta ez da ere ohiturarik eta…
- Orai festa da erregian […]. Bueno, festa da baia gente, gende hemendikoak ez du guardatzen festa egun kori.
- “Ya, ya.”
- Eta berze gisan ez zen festa ere ez, San Juan egunak len, orai artio. Ta ez da deus egiten keben. Pues trabajatzen da beste egunian bezala.
- Eta, e… San Juan egunean ez da ohiturarik keben e, gazteak e, ugaldeala… nola erraten da? E, xatxi, edo nola erraten da? “Bajar.”
- “Aquí al rio.”
- Eta zangoak eta busti ta...
- A! Kori, kori da, zangoen xahutz(e)ra da San Juan, garagarzarokoa da.
- Bai.
- Ezta, ezta oraikoa.
- Ez.
- Uda da!
- Bai, bai, bai.
- Len, “se conoce que” xaikita faten zen zangoen, zangoen txahutzera ugaldiala.
- Hori.
- Baia nik ez dut iza(g)undu kori.
- Ez, e?
- Ez. A(d)itu bai, baia iza(g)undu ez. Len, badaki ze egiten ginuen? Eztakiet nola, nola deitzen den… “Sabuco, sabuco” deitzen da erdaraz.
- Sanjuanlili edo?
- “No”, ez. “Bueno, pues” lili da. Pues faten gintzan iguzkia elki gabien sanjuan… “la flor del sabuco, a buscar la flor del sabuco íbamos pa, pal dolor de muelas, pal flemón, pa no sé qué. Pero yo de otra ceremonia no me acuerdo.”
- Zertarako? Zertarako? Zertarako biltzen zuten, biltzen zien?
- “Pues yo…” nik uste dut flemonandako.
- Flimonandako.
- Flemonandako, bapore.
- A!
- Egosten zen brasetra… lore kurak eta elkitzen zuen ke ta… gelditzen… algodona empapatzen ginuen bapor kartan, e, “pues”, deus ez zen izanen, baia, yaya!
- Bai, bai, bai. Ongi, ongi, ongi.
- Baia kostubre kori ginuen.
- Bai, bai.
- Baia beste gisan, deus ere, San Juan egunian, keben. Eta orai ez da flore edo lore biltzaira batrere faten. Ba! Bu […]
- Eta nola erraten da: lore edo lili?
- Ez dakit! Lili ere bai.
- Lili, bitara.
- Baia lore. Lore, pues floriak, lore dra.
- Bai, bai, bai.
- Eta gauza txukatzen drenak, “eso”, lore erraten dabaz. Lili draz floriak. Baia lore da, pues gauza txukatzen drenak, ya hazitako, takor, ta kala.
- Bai, bai.
- “¡Claro!” Bai.
Egilea(k): Josune Aznarez Alkat
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!