Orozko (Bizkaia)

Senarrak txerriak Extremaduratik ekarri basoan hazteko

Senarrak txerriak Extremaduratik ekarri basoan hazteko <p>Ardirik ez zuten Legorburun. Gizona txerri salerosketan hasi zen Extremadurara atzera-aurrerak eginez, Uribe kamioilariarekin sozio. Bi txerri klase ekartzen zituen, grisa (koipe gutxikoa) eta gorria (koipe askokoa). Basoan ezkurra janez hazi eta gero saldu egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardirik ez zuten Legorburun. Gizona txerri salerosketan hasi zen Extremadurara atzera-aurrerak eginez, Uribe kamioilariarekin sozio. Bi txerri klase ekartzen zituen, grisa (koipe gutxikoa) eta gorria (koipe askokoa). Basoan ezkurra janez hazi eta gero saldu egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Legorburu honetan, ardirik edo bazeunken, bazeuketzuen?
- Ardirik ez geunken.
- Ez? Behixek bakarrik?
- Behiek bakarrik.
- Eta txarrixa ta bestalakuek, ezta?
- Txarrie loditu etzean.
- Alaba: Eta aita Uriberekin hasi zen ya juaten Extremadurara ama. Handik.
- Handik joan zan.
- Orduen zure gizona norbaittekin sozio ein zan, ezta?
- Alaba: Uribe. Julio Uribe.
- Uribe.
- Julio Uribe? Eta ze negoziotan jardun zien horrek?
- Uribek, eukin auen kamioak.
- Kamioiak euken?
- Ta trasportera. Ta ordun hori trasportea hartu orien txarrik handik ekarteko. Harantza eroango auen gatza edo ez dakit zer. Nik ez dakit, nik ez dakit, ze eroango euren.
- Alaba: Ibilten zien beti txarriak ekarten, ta batzuk kamioian ta beste batzuk trenean.
- Osake, orduen, haruzkotan gatza eruen eta honuzkotan txarrixakin etorri? Eta gero txarri horrek, horrek zer zien, pata negra edo holakuak edo?
- Batzuk zian grisek. Batzuk zian grisek eta beste batzuk gorrik. Ta horrek gorrik zian koipe asko eukin orinak. Eta besteak, Koipe… grisek zian koipe gitxigo eukienak. Zian, klase bi.
- Ta gero, txarri horrek hamen saldu eitten zittuen?
- Bai, saldu ta.
- Alaba: Ez, ez, ez, ama. Lelengo, basora.
- Loditu arte okelea. Ze makal-makal ekarten auezan, makal.
- Baiña txarrikumak zien edo txarriak?
- Txarrik. Txarrik.
- Alaba: Ama, txarrikumak eta makalak eta txikiak. Gero, egoten ziran…
- Ordun eruten zittuen basora, ezkurrak, haritz-ezkurrak jatera, ezta?
- Alaba: Bai, baiña millaka e?
- Gero, gero saldu matarixan edo karnezerixetan edo zelan saltzen zeuen?
- Karnazerira. Txorizeruri saldu otsizan batzuk. Orozkoko… hil ei zen, hil ei zen txorizerue.
- Alaba: Bai. Eske, horren okela, oso… hobea zela, horregatik.
- Oseke, bertako txarrixek baiño okela gozuaue emoten ebein…
- Ba, klaro. Basoak… ezkurregaz, ezkurregaz.
- Eta lehen haritzak be, asko egongo zien, ezta? Ezkurra be ugari?
- Ordun, bai. Oin, ez dau ezkurrik. Nik ez dakit zegatik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia