Etxeko atea giltza barik, ez zegoen lapur beldurrik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Legorburun aitaginarreba eta eurak, senar-emazteak, bizi ziren hasieran. Etxeko atea giltza eman barik izaten zuten, ez zegoen ezelako lapur beldurrik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: ORO-001/019
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta gero Legorburura, Legorburura fan ziñanien, zenbat jende bizi zan etxien?
- Amagiñarraba.
- Amagiñarreba?
- Besterik ez.
- Besterik ez? Koiñaturik ez euan etxian, koiñatarik?
- Iñor.
- Ta amaiñarrebia ta zeuek bixok. Eta hor etxe horretan ganauek-eta bauezen?
- Bai. Ba, hor eukin genduzen lau edo bost behi. Ez dakit zenbet eukiko gendun behiek.
- Alaba: Hemen behean? Hemen?
- Hor, hor bizi gintzen. Ta beste etzean, bizi zen uzaba. Ta aituzu zelango bizimodue eukiko gendun, etzean giltzerik ez gendun eukiten iñoz. Etzea itxiten gendun karrabilliaz, ta gau ta egun. Pentseu bez giltzerik. Ta oin uzabandren alaba bat bizi da eta esaten deu: “nik Alejandra, ezin dot sinistu bere. Zelan bizi gintzen, giltze barik!”.
- Alaba: ama, zabalik hemen ere bai.
- Baiña orduen jente gutxiao. Oin, bakizu zenbat jente bizi dan? Orduen, lau katu ziren. Jente gutxiau ta ondraua be bai. Baina orduan gaizkilliak egongo ziren, ezta? Lapurrak-eta ez zien egoten orduen?
- Lapurrik? pentsau bez. Ez gendun pentsetan, lapurrek.
- Eta jittanuek-eta?
- Ordun, jitanoik ez gendun handik ekosten. Hemen bai, baia han ez. Orozkon jitanoik ez gendun ekosten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!