Txerri eta arrautza diruekin kafea, tabakoa, azukrea... erosi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txerrama bat izaten zuten eta hark izandako umeak saldu egiten zituzten, etxerako pare bat utzita gero. Haiekin eta arrautzekin hartutako diruaz kafea, olioa, azukrea... erosten zuten. Eta aitarendako tabakorria ere bai. Lehenago olioa kuartiluka erosten zen. Amari kafesnea gustatzen zitzaion. Lapikoa irakiten zegoenean urari txingarra sartuta egiten zuten kafea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ORO-001/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Eta orduen txarrixak esan dozu eukitten zittubela. Ta oilluak eta holako gauzak be bai, ezta?
- Gero txarrie, ba, ba henbra bat eukiten gendun. Henbrea zan, ta ernari paraten zan, ta txarrikumak saldu eiten genduzen; ta etzerako itxi bat edo bi. Ta ha dirutxuegaz ba, kafe apurren bat-edo erosiko gendun. Kafea ta orioa lehenago. Lehenago, orioa zan oin lez erosten? kuartillu bet, litroa bez!
- Kuartillo bat?
- Eta ordun nire aitek fumetan euen. Ta esaten zan ba, takakorrie, zera, kajatillia, kajatillia, ta orioa ta azukerea. Eroaten gendun tabernara arraontzak. Arraontzan bat, dozenan bat edo eroango gendun. Ta harexen diruegaz, tabakorrie ta azukerea ta kafea. Nire amak ba, esaten euen estomangue delikedu eukiten euela-ta kafea gustetan jakon, “café con leche”, ta kafetxue eiten euen. Ta lehenago tximenipean, han lapikoa, porzelanazkoa lapikoa. Ta irikitan dauenian ordun kafea bota ta txingerra sartu. Txingerra sartu ta holan eiten gendun kafea.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!