Orozko (Bizkaia)

Laudiora "erdiera" ikastera

Laudiora "erdiera" ikastera <p>Ezkondu zen baserriaren argazkia (egitura zaharreko etxe ikusgarria). Kriada, neskame joan zen Laudiora "erdiera" (erdara) ikastearren. Lurrari argizagia eman, garbitasunak egin eta horrelakoak ziren bere lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu zen baserriaren argazkia (egitura zaharreko etxe ikusgarria). Kriada, neskame joan zen Laudiora "erdiera" (erdara) ikastearren. Lurrari argizagia eman, garbitasunak egin eta horrelakoak ziren bere lanak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dostazu, gero eskola akabau ta kriada jun ziñala, ezta?
- Bai ba. Eske ordun, euskera berba eiten gendun. Ta lehenago jentea joaten zan krida, erdiera ikasteko.
- Nora fan ziñan?
- Laudiora.
- Laudiora.
- Ta Laudion eitten aben erderaz?
- Han plazan, plazan. Plazeak eukin auden… ta hango etze batera joan nintzen ni krida. Ta zian aizte bi ta neba bat. Ta nebea egoten zan egun guztietan lan eiten Bilbora. Ta zerak, arrabak, ba esaten ostien, ha eiteko ta hori eiteko. Ta nik lana, lana.
- Zuk eitten zittun etxeko lanak?
- Etxeko lanak bakizu, zelan argizarie emoten zan soruri. Ta halan. Ta eukin auen etzeak, etzea zan, ta gero eskillara bat eukin auen egurrezkoa, beheraiño. Ta […] guztitan, baietea pasetan neindun.
- Brillu atateko? Eta han Laudioko etxe horretan, hori izen zan kaleko etxe bat edo zer izen zan hori?
- Hori zelan zan? Pisu bet zan.
- Pisu bat?
- Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia