Jesus Mari Bernaola Artetxe

Orozko (Bizkaia) (1944)

Biografia

Orozkoko Olabarriandikoa baserrian jaio eta hazi zen. Aita ere bertakoa zuen eta ama Zeberion jaioa, baina Zollon bizi izandakoa. Umetatik izan zuen baserriarekiko lotura eta bertan jaso zituen aiton-amonengandik aintzinako kontu eta ipuinen berri, kultur-transmisioa gauzatuz. Eskola bukatu ostean, 14 urterekin Laudiora joan zen 17rekin Gasteizera joan aurretik. Gasteizen serigrafia-tailer batean bi urtez aritu ostean, Carrión musika-denda ezagunean aritu zen 3 urtez instrumentuak konpontzen zein saltzen. Azkenik, 38 urtez aritu zen Beyena esnetegian beharrean. Elkarrizketa egin zitzaion garaian, ikastetxez ikastetxe zebilen umeak bere ipuinekin liluratzen ipuin-kontalari bezala. Guk ere jaso ditugu ipuin horiek, baserriko-tresnei buruzko ezagutzekin batera. 20 urte inguru zituela Arrigorriagara joan zen bizitzera. Berba egiterakoan euskara batuaren eragina du; hala ere, jaioterriko euskara bizi-bizi darabil.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORO-004 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ORO-005 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ORO-012 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia