Santanderren bizi izan ziren gurasoak, aitaren lankide bati esker
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ORM-001/032
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Lanbideak » Trenbideko langileak
Transkripzioa
-Zuek Frantziara joan ziñetenean gurasoak Santanderren egon zian denbora guztian?
-Ba uda hortan, aber. Bai-bai, uda hortan bai. Santanderren egon zien. Zeatio zeuken ezaunen bat gure attek. Klaro, gure attek lana itten zon, azkenaldira behintzat, bastante denboran, estazion, "de guarda agujas", eta gaiñea itten zon serbizioa gaueko hamabitatik goizeko zortziretaa. Ta ni Donostira juten nitzen ordun sei terditan, bea beti estazion egoten zan; osea ke behin e etzian trenik ihes ein. Hure zeon han, ez non paatzen gaiñea, trena, zeatik neuken karnet bat atte ferrobiarioa zalako, langillea, eta harrekin ez non paatzen. Klaro, gure atte zan ba hori, entenditzen dezu?, memorie ta tal da handik eta hemendik eta. Legezko gauzak baiño behintzat zeakin, ezta. Eta beti jornal bat, hori bai, beti jornal bat.
-Santanderreko laguna zer zun, trenetakoa baita?
-Bai, bai. Eztakit faktore eondakoa eo, zeatik ordun hor zeren, jefea zeon, etxebizitzea. Jefea hor bizi zan estazion, oain ez dao etxeik eta ezer. Jefea, bi faktore ta bi guardaguja; osea ke bost laun. Oain ez dao iñor. Eta faktore haetako bat nik uste det Santandergoa zala, eta gero attek ez dakit ze relazio mantenduko zun beakin edo zer, kuestioa da harren etxea jun zan, Santanderra jun giñen harren etxea. Bai. Eta han egon zien aiketa osaba Frantzitik etorri ta ein arte.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!