Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Tedeumak

Tedeumak Tedeumak: Francoren tropek zerbait hartzen zutenean egoten zen ospakizuna. Familiakoren batek joan egin behar izaten zuen nahitaez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tedeumak: Francoren tropek zerbait hartzen zutenean egoten zen ospakizuna. Familiakoren batek joan egin behar izaten zuen nahitaez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sekretarioarekin-eta, Aiuntamentuan-eta Tedeum-ak eta izaten zien, ezta?
- Bai, bai. Zerbait hartzen zuenen-ta berealdiko kanpaiak-eta. "Ba, oaiñ e hartu due ba zerbait", Francon tropak. "Hartu due ba". Eta etortzen zien, neskazar batzuk bazeren eta hiru bat edo hola ta, gure etxera. Etortzen zien da: "hemen datorze, hemen datorze". Bueno ba, ateko lana nik neuken. Beste ahizpak beste zea batzuk. Ordun jotzen zuen aldabea, irikitzen nun: "De parte del comandante que hay Tedeum a las siete para asistir". Eta bestek: "sí, sí, para asistir". Ta baten batek jun behar Tedeumea. Ta elizan funtzioa eitten zuen, eta "que habían cogido no se qué tal", eta. "De parte del comandante".
- Zer zan, zelebraziño bat. Ospakizun bat, hartu zuela ta.
- Bai, ba. Hori da, hori da.
- Jun eta etxe guztietako jentia juntau.
- Hori da. Nik ez dakit danetaa juten zien, baiño gurea behintzat ez zitzaien ahazten. Aldabea jo ta tal. Nola hain gaiztok giñen. Eta ordun juten zan osaba hori, atten osaba hori juten zan Tedeumea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia