Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Itsasontziko estualdia

Itsasontziko estualdia Bi ahizpa eta osabarekin joan zen Frantziara, 17 urte zituela, beste 3.000 lagunekin batera, itsasontzian. Halako batean, "Cervera" ikusi zuten, Francoren gerrako itsasontzi bat, eta oso gaizki pasa zuten. Baina ez zen kanoikadarik egon. Izan ere, beren barkua ingelesa zen (Sarastone), eta beharbada horregatik ez zioten eraso egingo. Itsasontzian egun eta erdi inguru eman zuten, eta denak pilatuta zihoazen. Frantziako Saint-Nazaire-en porturatu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi ahizpa eta osabarekin joan zen Frantziara, 17 urte zituela, beste 3.000 lagunekin batera, itsasontzian. Halako batean, "Cervera" ikusi zuten, Francoren gerrako itsasontzi bat, eta oso gaizki pasa zuten. Baina ez zen kanoikadarik egon. Izan ere, beren barkua ingelesa zen (Sarastone), eta beharbada horregatik ez zioten eraso egingo. Itsasontzian egun eta erdi inguru eman zuten, eta denak pilatuta zihoazen. Frantziako Saint-Nazaire-en porturatu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hala, bueno, barkuako apuntau giñen, sartu giñen barkura ta…
- Ze edade zuek, ahizpak?
- Nik neuzken hamazazpi urte gerrea hasi zunen. Gero ya Frantzira aillatu giñaneako, ya hemezortzi inda neon.
- Maria Luisak hogei inguru?
- Ba, Maria Luisak, osaba baino zaharrago, hogei hogeita bat eukiko zittun.
- Eta Katalinak?
- Katalinak bi gutxigo nik baiño, bai. Eta osabak, berriz, ba ez dakit nik, larogei o zenbat eukiko zittun. Kuestioa da, sartu giñen barkun, ta tal… hiru milla laun, hiru milla laun.
- Hiru milla laun, barkuan?
- Umek, andrak… “de todo”. Eta barkun sartu, ta bagiñoazen, eta hola, tatatata, ta halakon baten, goiko eskalerilla txiki hartatiken, “señores viajeros, Cervera a la vista”. Cervera zan Francon gerrako barku bat. Ai ama, andra guztik, ume txikik eta hartuta, “aiii!”, eta danak nearrez, ta danak nearrez, ta zer zan hura, “nos echarán un cañonazo!”. Bueno, pasatu gendun oso gaizki, oso gaizki.
- Gaiñera hainbeste jentekin?
- Ez giñakiun. Bai, hiru milla, hori esan zuen, hiru milla. Eta bueno, hortan pasau zan denborea, ta denborea, ta denborea, ta kaiñonazoik ez, ta bueno, harrittuta, baiño bueno. Ta ya hurrengo egunen, aillatu zean, ta esan zuen, “tierra a la vista!” esan zuen, ta joño. Ez giñakiun nun ta zer, baiño, guk ez giñakiun noa giñan, noa giñoatzen.
- Baiño zuen barkua inglesa zan ezta?
- Gero enteratu giñen, klaro. “Sarastone”, ez zat ahaztuko, “un carbonero inglés”. Nunbait inglesa ikusi zuenen, ez zien atrebittu kaiñonazoik botatzea, pentsatzen deu horreatik izango zala. Bestela ez giñan librauko. Bai, eta aillatu giñen, ba Saint-Nazaire, hor badau puerto inportante bat, bastante goien Frantzin. Hautza aillatu giñen, ta mahaiek jarrita zeuzken, hola pintxokin, ta jo, guk genduken gosekin ta, oso ondo.
- Zenbat denbora bezela barkun?
- Ez dakit, egun ta erdi o… Hemendik horrea juteko, egun ta erdi o hola pasatuko gendun, ez dauket juxtu-juxtu baiño.
- Eta han ze egoten ziñaten barkuan, danak zutik edo bazekazuen nun…?
- Ba, hori, zutik, o etzanda, o lurren, o “lo que sea”.
- Baiña danak pillatuta ez?
- Klaro, han ez zeon zeaik. “Era un carbonero inglés”. Sarastone.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia