Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Familia sakabanatuta

Familia sakabanatuta Janaririk ez zegoenez, emakumeak, zaharrak eta umeak itsasontzian apuntatzeko eskatzen zuten. Gurasoak ezik beste guztiak han joan ziren. Bi anaiek Frantziara pasatzea lortu zuten. Beste bat, ordea, harrapatu eta "Batallón de Trabajadoresen" sartu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janaririk ez zegoenez, emakumeak, zaharrak eta umeak itsasontzian apuntatzeko eskatzen zuten. Gurasoak ezik beste guztiak han joan ziren. Bi anaiek Frantziara pasatzea lortu zuten. Beste bat, ordea, harrapatu eta "Batallón de Trabajadoresen" sartu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, klaro, ez zeon janik ez, ta klaro, kanpotik ekartzeko’re gerrako barkuk zaren nunbait, eta haek ez zioen uzten beste barkuei sartzen janakin. Eta gaizki. Ordun anunziatzen zuen “mujeres, ancianos, niños, que se apunten al barco”, apuntea eman, ta klaro, jendea etara in nahi zuen, zeatio gosea zeon, gosea zetorren, ta gosea. Eta hori aittu, ta hori aittu, ta itten gendun, ta nik ez dakit gure aitten barrue nola eongo zan guri esateako “apuntau in beharko dezue”. Klaro, ez giñakiun noa, ta ezer’e, “se apunten al barco” esaten zuen. Ordun, hiru ahizpa, eta osaba, o aittan osaba hori, apuntatu giñen barkurako. Eta geldittu zien aitta-amak bakar-bakarrik. Mutillek frenten bi zaharrenak, ta bestea zebillen txofer, ez dakit militarren batekin o, txofer. Hure frenten ez, baiño txofer. Eta bi zaharrenak konsegittu zuen Frantzira pasatzea. Eta bestea hor geldittu zan, ta hor harrapatu zuen. Txofer zebillen hori. Ta klaro, soba're horrek kartzelako pentsatzen det ez zun motiboik eukiko, eo ez dakit ba, kuestioa da “Batallón de trabajadores” horta sartu zuen. Klaro, hortako’re jendea behar zuen. Zeatio zubik itteko, ta bestea zeatzeko ta, jendea, ta jornalik beko jendea gaiñea, osea han ez zeon bost xentimo’re. Lana in ta kitto. Eta zeako aeroportoa beti esaten zun, beak in zuela… Galizikoa nola da?
- “La Bacolla”.
- “La Bacolla”, “la Bacolla”, “hori guk in gendun”, beti hori esaten zun, “hori guk in gendun”.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia