Hondartzan asko ibilitakoak
Hondartzara asko joan izan dira, bai Orion, bai Donostian ere. Igerian nola ikasi zuten azaltzen du. Artilezko bainujantziak eta bainu-batak erabiltzen zituzten garai hartan hondartzan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 12a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: ORI-005/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Ta zuek hondartzara´re jungo ziñaten.
- Josus! Bizi guztiya pasa deu hondartzan.
- Oriyon ere…
- Bai Oriyon ta bai Donostiyan.
- Orduan, igeri egiten ikasiko zenun.
- Jesus! Gure aitak erakutsi ziyon neba zaharrenai, hartu gizon bat, arrantzale bat, batela baten sartu, ta gure anaiya hartu, ta jartzen ziyoten soka bat, ta botatzen zuten ibaian, ta ala! Ta hala ikasi zun igari. Guk ez, gu hondartzan, gu antillan ibiltzen giñan ta…
- Trajebaiñurik eta?
- Baita’re. A! Ez dakizu, gaiñea, lanazko trajedebaiñua euki det nik.
- Bai?
- Lanazkua! Busti ta pisatzen zun… buu! Ez hoztutzeko.
- Ez hoztutzeko?
- Baiño ez zan lehortzen…
- Okerrao.
- Bai, bai, ta albornoza’re bai. Baiñatu ta gero albornozakin. Lehortu ondo-ondo, aldatu ta baita’re. Ez, ez, ez, ez, “yo he sido una niña… una niña bien, eh!”, ez naiz izan hola pobrezian-ta bizitu naizena, ez, ez, ez. Denbora haietako bizitu naiz…
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!