Orexako jai-giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORE-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orexan jai-giroa izaten zen: dantzan egiten zuten; Santa Agedako festak izaten zirenean etxez etxe ibiltzen ziren eskean kantari... Santa Ageda egun handia izaten zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: ORE-001/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda
Transkripzioa
- Ta gaiñantzian, Orexan jendia juntatzen zan ? ba, jai atsaldetan-o esan dezu soiñuakin-ta juntatzen zala.
- Bai, bai, hoi juntazen zan jendea.
- Ze iten zenuen, dantzan aitu gehienbat?
- Dantzan. Ta gero… Santa Ageda eo zea izaten zan pesta, itten zan Santa Agedan. Santa Ageda gauen jendea Santa Ageda esken etxez etxe ta han ibiltzen zien ta gero pesta jartzen zuen hor hurrungo eguneako ta hola.
- Nola aitzen zian eskian, kantari o… ?
- Kantari, bai bai, soiñua joz kantatu itten zuen jende, gizonezko, mutil ta… neskak’e bai ta hola. Gu ez giñen ibiltzen, baiño bazien. Gure zea garaien’e batzuk diferentzikok bagiñen. Zea, batzuk hobetogo, beste batzuk… gu… ardi zaharra bezela, erratuk. Denatakok [… giñen].
- Ta Santa Agedakua ze izaten zan egun haundiya?
- Bai, egun haundie.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!