Ordizia lehen nolakoa zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-044-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean beti izan dute ura eta argindarra. Herria nolakoa zen; kaleak. Patxi jaio zenerako, hiru mila biztanle inguru izango zituen Ordiziak. Asteazkenetako azokara jende asko joaten zen.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: ORD-044/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Herria, azpiegitura
Transkripzioa
- Bazeneuketen argindarra eta ura?
- Bai. Bai, bai, bai. Hemen urik guk ez deu behiñ´e faltaik izan, eta argindarra´re ezta. Ez zan /etzan/... ipurtargie izango zan, baiña bazan, bai.
- Bien. Nola gogoratzen dezu garai hortako Ordizia? Kale gutxi izango zian edo orain bezela ez
zan izango.
- Ez oain aiñe kale ez, baiño Urdaneta kalea bazan, Filipina kalea ere bazan, beste kalea
zein zan, este... "subida al hospital" esaten... "beneficencia" zon izena, hori´re bazan kalea. San
Bartolome ere bazan, Santa Maria ere bazan, eee... zein gehiago? Gehiago… Orlandoko
kale hau nola zan ba? Este… danak ez die burura etortzen. San Bartolome kalea ere
bazan. Eon e, etorriko zait orlandoko hau´re... ba! ez die danak burua etortzen ta.
- Orduako herri haundia zala.
- Baii, bai, bai, bai, bai, ondo, ondo zan. Ee, ordun izango zittun, ee, nik uste bosten bat milla... bi-lau izango zien, hirutik gora behintzet izango zien, e.
- Bai, e?
- Hiru mila behintzet izango zittun ni jaio nintzenen.
- Eta etxek nolakok zian? Txikik izango zian, o altuk o...?
- Gurea zan lau pisukoa, lau bizitzakoa.
- Garai hartan ere etxe gehiau eiten aiko zian taa…
- Ez zan /etzan/ muimendu haundiik, e! Ordizik ezz, ez ,ez, ez zeon /etzeon/ muimendu haundik, ee… Baiño bai, jendea astizkenetan-ta honea jende asko azaltzen zan.
- Ferira?
- Bai, azokara. Jende asko azaltzen zan honea.
Egilea(k): Iker Saez Galdos (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!