Patxi Gabilondo Lasa
Ordizia (Gipuzkoa) (1927-2015)
Biografia
Gurasoak gabiriarrak zituen, bertan ezkondutakoak, baina aita CAFen lanean hasi eta Ordiziara joan ziren bizitzera. Bertan jaio zen Patxi, Urdaneta kaleko 50. atarian. Eskolan fraideetan ibili zen, baina gerra garaian hauek frontera joan zirenez, Beasaingo La Sallera aldatu zen. Umea zela, Gabiriara joaten zen euskara ikastera, Ordizian ez zen asko hitz egiten eta. Lanean hamalau urte zituela hasi zen Expositoren aroztegian, eta bertan ezagutu zuen bere emaztea, Juli Exposito. Egurra lantzeari etorkizunik ez zion ikusten eta errodamendu biltegi bat ireki zuen. Bertan ibili zen lanean, erretiratu zen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-044 | 2011 | Ordiziako ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute