Lazkaoko garabi lantegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 07a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: ORD-037/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
Eta hortik jun nitzen ba Lazkaon gruak [...], ordun zan Comevasa. Eta Comevasa hortan genduken eo zeuken hartuta lantegi bat ia, zeatik horko nausi bat zan sozioa "Fundiciones Echeverría", eta ein zuen horik lantegi bat hemen haundie, zeatik ein zuen enpresa bat Badajozen, "Forjas y Aceros del Guadiana", eta ordun hemengo tailler hortan ein giñuzen harutzako lantegi guzik. Osea ke estruktura metalikok, makinak, itteko modue zeon gauza guzi-guzie. Hor ibilli giñen pare bat urten hola hori eitten, eta gero ein giñuzten ere baita, bueno, ein giñuzten ez, ein nittun, zeatik bakar-bakarrik ibilli nitzen eta neuk ein nittun haiek; ogie eitteko makinak, osea, formea eittekoa. Masea bota eta ogie eitten zan. Lehen panadero lana eskuz, eta zan panaderon lantegi txarrena, gehiena nekatzen ziena; eta ein giñutzen hoitako batzuk. Eta bitarten ba zebiltzen ba zerbait billatzeko zea hobexeoa, produktu hobegoa, eta bueno ba Frantzitik ekarri zuen grua, grua torre hok, obratan ibiltzen dienak, eta gu izan giñen Españin lenbiziko gruak eiten hasi giñenak. Eta bueno, gero hor hasi giñen gruak eitten; eitten giñuzen gero gruak, montakargak, aszensorek obrakok, eta gero ere baita ormigonerak, dumperrak, ba esate baterako kasi produkto gehienak garai hartan ibiltzen zana obratan. Eta hor bukatu det nere bizie. Gero enkargatu ein nittuen, jefe taillerra naiz ta jubilatu arte ta hola izan da nere bizie.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!