'Escuela de artes y oficios'en, mekanika ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ordiziako Escuela de artes y oficiosen ibili zen mekaniko ikasten eta ondoren ofizial aproba egin zuen CAF lantegian. Mojetan zebilenean eurek ematen zieten doktrina eta astean egun batean elizara joan eta taldeetan banatuta bilerak egiten zituzten 14 urtera arte. Luistarren kongregazioan egon zen; kongregazioaren inguruko azalpenak.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 07a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ORD-037/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak
Transkripzioa
-Eskolan ze ikasten zenuten?
-Bueno, EGB esaten da hori. Eta gero ba CAFen ein genun gero ba profesionaltasun pixkat bezela. Eta gero harezaz gain gero ibilli naiz ni urte askon eskolan hemen, Ordizin zeon “Escuela de Artes y Oficios”. Eta ordun ba hemen ze lantegi hartzen zendun. Nik porrejemplo ba mekanika hartu nun eta ikasi nun ba mekanikako gauzak, ezta. Hasiera baten hasi nitzen dibujoa ikasten. Dibujoa ikasten egon nitzen lau urten, eta gero lau urte pasau nituenen egon nitzen ba beste bi urten mekanika ikasten. Eta hortikan ba CAFen ofizialtasune, oficial, [...] prueba bat examiñe gaur esaten dan bezela; eta hala, ta besteik ez.
-Eskolan monjetan eta horietan dotriña eta ikasten zenuten?
-Bai. Dotriña izan zan bueno, berezie.
-Zeiñek ematen zuen dotriña, apaizak edo monjak?
-Ez, ez, monjak, monjak. Gero gertatzen zana zan, monjatan egon giñen bittarten ere baita, ezta, zeatio ordun katekistak’e bazeren. Eta ematen ziguten elizan, monjak ematen zigun dotriñea, errezok ikasten eta gauza horik danak, ezta? Dotriñea alderdi hortatio. Eta gero genduzken katekistak parrokikok eta genduken asten egun bat ordubete juten giñen eliza. Eta ordun taldek zeren, eta talde bat genduken, gu geunden Milagrosan kapilla baten da han egoten giñen, ba eztakit, dozenan bat lagun hola ia hamalau urte bete arte. Behiñ lanen hasi giñen ezkeroz eta gero ba lanen hasi giñen garairako ia ba ordun zeren Cofradías, de Las Hijas de María y San Luiz Gonzaga, Luistarrak. Eta gero ba bide hortan ibilli giñen...
-Eta hori zer izaten zan Luistarrak eta Mariatarrak. Ze eginkizun edo zer eukitzen zenduen?
-Bai, bai, genduzken, billera batzuk izaten giñuzen; ordun geneuzken egun batzuk berezik, esate baterako, “todos los primeros viernes de mes había que ir a comulgar”. Jun behar zan jaune hartzea. Eta’re baita gero beste egun ospetsu batzuk bazien, San Luis Egunen zintakin, medallakin eliza juten baziñen hura jarri behar zendun, prozesion eta zera esaten zizuen; garai hartan oso zea zan hemen, ohitture haundie zen prozesiok eitteko. Elizan izaten bazan eliz-funtzio bat ba halako egune baldin bazan ba Corpus Egune, San Pedro Egune, Pilarika Egune, San Jose Egune eta holako festa batzuk. Eta ordun ba danok juten giñen prozesion, danok zinta bat medailla zintzilika gendula eta hola.
-Txintxo-txintxo.
-Txintxo-txintxo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!