1929an Itsasoko Albitxuondo baserrian jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1929an jaio zen Itsasoko Albitxuondo baserrian. Ama Itsasokoa eta aita Zaldibiakoa zituen eta sei anai-arreba ziren. Baserritik bizi ziren; behiak, idiak, ardiak, untxiak, etab. izaten zituzten etxean.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 04a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ORD-036/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Hasteko izena eta abizena esaten badidazu?
-Rafaela Nazabal Dorronsoro.
-Eta noiz jaio zinen?
-Nik eztet gogoan eukitzen hori. Dauket... Diez de febrero. Ochenta años tengo yo. Datorren urteen...
-Ze urtetan jaio zinen?
-Senarra: Veintinueve.
-Nun jaio zinen, hemen?
-Itxason.
-Baserriren baten?
-Bai. Baserrie Albitxondo. Baiño aurreneko izen zaharra Murkoondo.
-Baina zu jaio zinenean Albitxondo.
-Albitxondo, bai, baiño lehen-lehenaokoa Murkoondo.
-Gurasoak zer ziren, bertakoak?
-Ama bai, baiño aitte Zaldibikoa.
-Eta zenbat anai-arreba zineten?
-Ba gea sei, bost ahizpa eta anai bat.
-Eta orduan baserritik, baserriko bizimodutik bizi zineten, ezta?
-Bai. Gu ezkiñen iñoa juten, guk jun nahi gendun neskame o norabait baiño etziguen uzten, etxen lan asko zeola ta etxen aitzen giñen.
-Eta ganadurik eta bazenuten etxean?
-Bai, ba eukitzen giñuzen zortzi behi, irik, astoa, ardik, txerrik, konejuk, oillok; hoik danak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!