Ordizia (Gipuzkoa)

Erreketeen hiletak

Erreketeen hiletak Haurtzaroa gerrak markatuta zien, jolasak ere gerrarekin lotura zutenak izaten ziren eta. Errekete bat hiltzen zenean, zirkulu karlista zegoen lekuan jartzen zuten gorpua eta mutil gazteak instrukzioak egitera joaten ziren martxa militarraren atzetik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Haurtzaroa gerrak markatuta zien, jolasak ere gerrarekin lotura zutenak izaten ziren eta. Errekete bat hiltzen zenean, zirkulu karlista zegoen lekuan jartzen zuten gorpua eta mutil gazteak instrukzioak egitera joaten ziren martxa militarraren atzetik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerraten hura izan zan ba, markatu giñuzen, e, erabat. Nik uste det gure haurtzaroa garai hartan markatuta geatu zala gerrakin. Zeatik danak jolas guztik eta kontu guztik eta giro guztie zan gerran ingurun, gerra ingurun. Pentsatu zazu, intrukzioa eiten erakutsi ziguen, hamen Barrenetxe hortan horrea juten giñen eskolatik irtendakun da...
-Barrena Jauregi hortan?
-Bai. Artean etzan... Markesena, ta baiño gerra garaie zan.
-[...]
-Bai. Mutilkoskorrak. Ze instruzio eingo gendun guk, baiño behintzat. Mutikoak gu, eztet izenik esango baiño zeiñek erakusten zigun-da. Un-dos!, atzea ta aurrera han ibiltzen giñen.
-Bildurrik pasatzen zenuen?
-Bueno, bildurre, nik eztet esango. Bee. Bildurrik ez. Esateizut ba mutilkoxkorrak garai hortan, badakizu, koño, gustoa...
-Gerra denpora hortan etxetik ateratzeko ta beldurrik...
-Ez, ez.
-Kalean da normal?
-Ez, ez. Halako kontuik etzan. Egoten zien ba, klaro. [...] retinan geratzen die ba, joe, orduko imajen batzuk ezin dienak kendu. Ta bat zan rekete bat hiltzen zen garaien ekartzen zeben honea. “Círculo Carlista” edo zeuken ordun da han jartzen zeben gorputze ta etortzen zien ba rekete batzuk frentetik eta haren ingurun fusillekin guardia eiten, da mutilkoskorrak eskolan segituan enteratzen, bueno! “Ha muerto fulano”, erderaz egiten gendun beti, “ha muerto fulano”. Korrika erten eskolatik eta danak; espektakulua zan zuretzako. Fusillekin da danak. Hurrengo egunien ba entierro. Ta entierrun ba mutilkoskorrak instruzioa eiten-da han juten giñen. Banda-musikakin gorputzen atzetik martxa funebre bat jotzen zuten pon-pon-ponpon-pon... Joe, emoción, eta gu atzetik. Ta gero arenga bat egiten zuen han kanposantun, eta Arama aldea begira gero deskarga bat, prrr! Ta guretzat hura zan ba el no va más. Detalle horik gelditzen die betirako. Hoiek eztie ahazten.
-Goserik pasatu zenuten?
-Gerotxuago etorriko zaizu hori. Baiño ordun esateizut bai reketia hiltzen zanian, edo baita “Han cogido Santander”, eskolatik ateatzen giñuzen danak eta desfilatzea herri guztin, han mutilkoxkor danak musikokin-da. Hola jun zan gerra. Eta guri imajiña bat jarri ziguen gerran, baiño ordungo tebeok eta kontuk eta txistek eta danak zien gerra. Eta bueno, mutilkoxkor earrak eta politak eta ondo dibujautakuak eta, eta bestiak berriz kriston gaixtuk eta txarrak eta bueno! Eta beti ba onak irabazten zeben, bakizu, onak irabazten zeben. Ta giro hortan haurtzaroa ba hiru-lau urte ba pasau giñuzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia