Gerra garaian, Zaldibiara ihes
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra Zibila hasi zenean, zazpi urte zituen. Kanoia baserritik gertu nola jarri zieten eta Zaldibiako baserri batera nola ihes egin behar izan zuten kontatzen du. Etxean ganadua utzi zutenez, aita joaten zen gauetan haiei jaten ematera.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 04a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: ORD-034/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta bueno, holaxe pasau giñuzen ba aurreneko urtek han. Da gerra estallau zen garaien, gerra hasi zan garaien, ordun izan zan neretzat bigarren mugarrie.
- Zenbat urte zittuzun zuk?
- Ordun zortzi urte eiteko. Ta ia zortzi urtekin detailliek’e asko akordatzen die. Ta gogoratzen naiz, klaro, zan uztailla, jarri zien, gerra emen dek eta, ba emen zetozek eta etxien da kriston mogimentua zaharrak eta gaztiek eta, kauben. Hamen herrien’e bai, herrien lehengusu batzuk nitun, lehengusu propiuek, oaindik’e badauzket hor, eta haiek etorri zien, famili guztie baserrira etorri zien ihesi, zeoze [bazetorrela ta] ihesi. Gu baserrin ta bueno, goizien, nere aitte zana gerran Afrikan ibillitakua zan, “El desastre de Africa” edo ibilitakua zan, da goizian jaiki da ta kaiñoi bat hamen Guardi Zibillen pare hortan Agerre baserri bat bazan hor; hor kaiñoi bat; beste bat han kanposantu ondun, oin hillerrie esaten da, lehen kanposantua. Ta baserrie erdi samarren zeon. “Leku txarrian gatxaudek hamen”. Batak tiratzen, eta bestek... Erdibidean harrapatzen [...], hamentxe... Bueno, hartu danak eta Zaldibira jun giñen. Zaldibira jun ezkero ia salbau.
- Zaldibira jun zineten?
- Baserri baten.
- Baten bat zenduen han?
- Baserri batean. Gehienak ezaunak izaten zien ordun. Baserri hartara jun giñen, danak lehengusuk eta gu eta dan-danak, baserrie utzi gendun guk ganauek bakarrik. Ta gero gabaz etortzen zan, han egon giñen ba, ez dakit, zortzi-hamar egunen. Eta gabaz etortzen zan aitte ba alpapa moztu ta ganauei jana eman da. Ta buelta berriz’e gabaz. Ta egunez ba hantxe. Ta, koño, ia egun baten [aillegatu] zan eta “ia bukau emen dek gerrea”, bukau emen dek eta bueno, atzea etxea berriz’e gere traste guzikin. Hamar bat egun egin da bukau...
- Zuk bonbak hemen bota zituenekin akordatzen zera?
- Bonbak gutxi bota zituen hamen. Bota zituen baiño gutxi. Nik behintzet nik goguan dauzkatenak, ez dakit, hiru-lau bakarrik izan zien. Eta gu ba txikiak giñen eta ez zigun min haundirik ein.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!