Hileko lehen ostiralean jauna hartzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 04a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: ORD-034/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Dotrina zeinek ematen zizuen, fraileek?
-Frailek, klaro, dana fraileek. Eta mutillak bakarrikan, han neskaik eta etzan izaten, mutillak bakarrik.
-Mutillak bakarrik?
-Bakar-bakarrik mutillak; neskak ezta pentsau’re. Sekula etzan batek nahasten iñola ere. Mutillak bakarrik. Eta gero baakizu, elizan kontuen fraillek zien da, esan dizut, dotriña ikasi gendun memoriz dana, erantzunek eta galderak, danak. Eta lendabiziko [silletan] hillero-hillero komulgatzera ta juten giñen-da. Garai hortatik ba oso sartuta elizan, ezta. Baiño beti disziplina haundikin, disziplina haundia izaten zan. Han zuzen ez [...] egurre izaten zan, han etzan, e, edo belaunbiko edo belarrondokoa edo dana dala.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!